Trebik:
>Eibarren oso eibartartzat jotzen dogu lehioari "bentana" >esatia, baina
>badirudi Bizkai (ia) osoko forma dala. Holaxe >da behintzat bai Garai
>(Durangalde) aldian bai Txorierrixan.
Bermion be bai
----- Original Message -----
From: Imanol Trebiño
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Thursday, April 03, 2008 12:06 AM
Subject: Re: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat
Leirek:
>-Edoizen euskaduneri galdetu ezkero: "zelan esaten da puerta? Atea",
esango leuke. Guk mugatuan erabiltzen dittugu berbak gauzak izendatzeko: Mikel
harategiA. Gaztelaniaz: Carnicería Mikel.
Erderaz: Fotocopiadora para profesores. Artikulurik ez.
- Bai, halako kasutan espainolez mugatu gabe erabiltzen dana euskaraz
mugatu egiten dogu. Halako gauzak belarriz, mingainaz, badakigu. Baina neri 40
urte baino gehixago kostau jata arrazionalki horretaz konturatzea.
Leirek:
>-"Irakaseentzako" erabili ahal izateko, atzian sustantibo bat bihar dau;
hau da, aitarentzako liburua, amarentzako oparia. Geratzen da kalian oso
nahastauta erabiltzen dirala. Eta guk "Norendako" erabiltzen dogula: Amandako
erregalua; aittandako da hau. Eta "-dako"-n atzian sustantibua zein aditza juan
leikez. Suertia geuria.
- Bai, neuk, egixa esateko, esango neuke errazago erabiltzen dotela,
jeneralian, "-tzako" "-tzat" baino: "hau aittarentzako". Gramatikalki baleike
zuzenagua izatia zuk esan dozuna (-tzat), nik be ideia horrekin nenbilen,
baina, dena dela, kontuz, batzutan gramatiken letra txikiak irakurri ezkero
sorpresak izaten doguz, txarto ei dagoena igual ez dago txarto.
> "Bakarrik"arena... emaidazu denbora ausnartzeko. Hurrengo mezurako.
Gaurkoz toton egin dot, tragauta eginda nago.
Kejauko zara gero Leire! testu osuan zukaz tratatu zaittut! ;-)
Eta bitxikeri bat. Eibarren oso eibartartzat jotzen dogu lehioari
"bentana" esatia, baina badirudi Bizkai (ia) osoko forma dala. Holaxe da
behintzat bai Garai (Durangalde) aldian bai Txorierrixan.
Hementxe gabix, ikasten, beti ikasten, besteak beste Leireri esker. Maite
zaitut (eta badakizu ez naizela bakarra).
Trebi.
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Wednesday, April 02, 2008 6:21 PM
Subject: Re: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat
Aupa, Imanoltxu.
emongo detsudan esplikaziñuak, izan leike, oso teknikuak ez izatia. Ni
maistra hutsa naiz, eta ahal dodan moduan azaltzen dittut gauzok.
-Taliban-taliban jarritta "Fotokopiagailu hau irakasleentzat baino ez da".
Bakarrik, beste gauza bat da. Edota "Irakasleentzako fotokopiagailua".
Nahikua. Edota "irakasleen fotokopiagailua". Bestela, "bakarrik" berbia
erabilli ezkero, "Fotokopiagailua irakasleentzat bakarrik da".
"Ere" partikularen erabillera bera daka. Nik esaten badot: Irakasleentzat
fotokopiagailua ere bada; edota Fotokopiagailua irakasleentzat ere bada, gauza
diferente bi esaten dihardut, ezta? Ba, hori.
Uste dot Begok funtziño sintaktikuakin esan nahi dabela Bakarrik zalaq
jende barik, eta oin sólamente funtziñua be hartu dabela.
-Edoizen euskaduneri galdetu ezkero: "zelan esaten da puerta? Atea", esango
leuke. Guk mugatuan erabiltzen dittugu berbak gauzak izendatzeko: Mikel
harategiA. Gaztelaniaz: Carnicería Mikel.
Erderaz: Fotocopiadora para profesores. Artikulurik ez.
-"Irakaseentzako" erabili ahal izateko, atzian sustantibo bat bihar dau;
hau da, aitarentzako liburua, amarentzako oparia. Geratzen da kalian oso
nahastauta erabiltzen dirala. Eta guk "Norendako" erabiltzen dogula: Amandako
erregalua; aittandako da hau. Eta "-dako"-n atzian sustantibua zein aditza juan
leikez. Suertia geuria.
Ez dakitt ezer argittu detsudan.
leire
2008/4/1, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:
Eskerrik asko Bego, justu hik bialdutako erantzuna bilatzen najonan.
Nik nolabaitt belarriz nekiena -ez naiz ez filologoa eta nire euskal gramatika
oso apala don- gramatikalki, arrazionalki, azalduta.
Oin, mesedez, zeozer aditzeko, eta barkatu biharra emotiagatik,
esango jestan -hik edo beste batek [Leire profesionala, Asier eta Aintzane
ikerleak, literatur zuzentzaile bat, irakasle ohiren bat ...]- zer dan:
Esu
- "bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu dela??
- "fotokopiagailu"aren "a" inondik inora ere ez delako azaltzen. Bai,
neuk be "a" hori behar najonan. Baina horrek bajakan azalpen arrazionalik?
Bajaon hori artez azaltzeko moduren bat?
- "irakasleentzat" horrek erdarazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa
dakarrelako. Kalko hutsa dala bai, dudarik etzaon. Nik, belarriz, agian
"irakasleentzako" esango najeuken, baina bajaon esaterik "irakasleentzat"
zergatik ez dagoen ondo?
Filologoentzako kontu aspergarrixak izan leikez hauek, baina nik
zeozer ikasiko jonat.
Imanol
"Irakasleek bakarrik erabiltzeko fotokopiagilua" izango litzateke,
baina beste aukera batzuk ere badaude: "Irakasleen fotokopiagailua",
"Fotokopiagailu hau irakasleena da",...
Txarto dago euskarazko bertsioa erderazkoaren kalko hutsean geratu
delako; "bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu delako;
"fotokopiagailu"aren 'a' inondik inora ere ez delako azaltzen -gutxienez,
"fotokopiagailu ederrena/politena/...jarriko balu, edo "hau" dela esan...-
"irakasleentzat" horrek erderazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa
dakarrelako...
Erderazkoari puntaren bat edo beste aterako nioke gramatikaren ur
sakonegietan sartzeke, edo umorez hartuta "fotocopiadora triste y sola para
profesores" ere uler daitekeela esan. Badaezpada testu horri puntuazioa jarriko
nioke: "Fotocopiadora: sólo para profesores", baina klaro, karteltxo hori
aparatuaren gainean jarrita balego, bestela...Edo bestela, bide normalxeago bat
hartu: "Fotocopiadora para uso exclusivo del profesorado."
Agur
Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: [EMAIL PROTECTED] [EMAIL PROTECTED]
------------------------------------------------------------------------
De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol
Trebiño
Enviado el: viernes, 28 de marzo de 2008 23:19
Para: Eibartarrak Posta Zerrenda
Asunto: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat
Jo daigun kartel bat ikusten dozuela, benetako adibidea da, holaxe
diñuana:
Fotokopiagailu bakarrik irakasleentzat - Fotocopiadora sólo
para profesores
edo
Fotokopiagailu irakasleentzat bakarrik - Fotocopiadora sólo
para profesores
Erdarazkoa ondo dago, dudarik ez dago, eta euskarazkoa kopia garaua
da. Niretako euskarazkoa txarto dago, belarrixak halaxe diñosta, baina ez neuke
jakingo azaltzen zergatik. Benetan, jakin nahi dot. Mesedez, gramatikaz nik
baino gehixago dakien batek argituko desta zergatik dagon txarto, txarto badago?
Eskerrik asko.
Imanol.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
----------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.