Eskerrik asko Bego, justu hik bialdutako erantzuna bilatzen najonan. Nik 
nolabaitt belarriz nekiena -ez naiz ez filologoa eta nire euskal gramatika oso 
apala don- gramatikalki, arrazionalki, azalduta.

    Oin, mesedez, zeozer aditzeko, eta barkatu biharra emotiagatik, esango 
jestan -hik edo beste batek [Leire profesionala, Asier eta Aintzane ikerleak, 
literatur zuzentzaile bat, irakasle ohiren bat ...]- zer dan:

    - "bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu dela?? 

    - "fotokopiagailu"aren "a" inondik inora ere ez delako azaltzen. Bai, neuk 
be "a" hori behar najonan. Baina horrek bajakan azalpen arrazionalik? Bajaon 
hori artez azaltzeko moduren bat?

    - "irakasleentzat" horrek erdarazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa 
dakarrelako. Kalko hutsa dala bai, dudarik etzaon. Nik, belarriz, agian 
"irakasleentzako" esango najeuken, baina bajaon esaterik "irakasleentzat" 
zergatik ez dagoen ondo?

    Filologoentzako kontu aspergarrixak izan leikez hauek, baina nik zeozer 
ikasiko jonat.

        Imanol


  "Irakasleek bakarrik erabiltzeko fotokopiagilua" izango litzateke, baina 
beste  aukera batzuk  ere badaude: "Irakasleen fotokopiagailua", 
"Fotokopiagailu hau irakasleena da",...
  Txarto dago euskarazko bertsioa erderazkoaren kalko hutsean geratu delako; 
"bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu delako; "fotokopiagailu"aren 'a' 
inondik inora ere ez delako azaltzen  -gutxienez, "fotokopiagailu 
ederrena/politena/...jarriko balu, edo "hau" dela esan...- "irakasleentzat" 
horrek erderazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa dakarrelako...
  Erderazkoari puntaren bat edo beste aterako  nioke gramatikaren ur 
sakonegietan sartzeke, edo umorez hartuta "fotocopiadora triste y sola para 
profesores" ere uler daitekeela esan. Badaezpada testu horri puntuazioa jarriko 
nioke: "Fotocopiadora: sólo para profesores", baina klaro, karteltxo hori 
aparatuaren gainean jarrita balego, bestela...Edo bestela, bide normalxeago bat 
hartu: "Fotocopiadora para uso exclusivo del profesorado."
  Agur 

  Begoña Azpiri
  Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
  Telefonoak: 943708421/23
  emailak: [EMAIL PROTECTED] [EMAIL PROTECTED] 




------------------------------------------------------------------------------
  De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño
  Enviado el: viernes, 28 de marzo de 2008 23:19
  Para: Eibartarrak Posta Zerrenda
  Asunto: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat


      Jo daigun kartel bat ikusten dozuela, benetako adibidea da, holaxe 
diñuana:

          Fotokopiagailu bakarrik irakasleentzat - Fotocopiadora sólo para 
profesores
      edo
          Fotokopiagailu irakasleentzat bakarrik - Fotocopiadora sólo para 
profesores

      Erdarazkoa ondo dago, dudarik ez dago, eta euskarazkoa kopia garaua da. 
Niretako euskarazkoa txarto dago, belarrixak halaxe diñosta, baina ez neuke 
jakingo azaltzen zergatik. Benetan, jakin nahi dot. Mesedez, gramatikaz nik 
baino gehixago dakien batek argituko desta zergatik dagon txarto, txarto badago?

      Eskerrik asko.
              Imanol.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to