Aupa, Imanoltxu.
emongo detsudan esplikaziñuak, izan leike, oso teknikuak ez izatia. Ni
maistra hutsa naiz, eta ahal dodan moduan azaltzen dittut gauzok.

-Taliban-taliban jarritta "Fotokopiagailu hau irakasleentzat baino ez da".
Bakarrik, beste gauza bat da. Edota "Irakasleentzako fotokopiagailua".
Nahikua. Edota "irakasleen fotokopiagailua". Bestela, "bakarrik" berbia
erabilli ezkero, "Fotokopiagailua irakasleentzat bakarrik da".
"Ere" partikularen erabillera bera daka. Nik esaten badot: Irakasleentzat
fotokopiagailua ere bada; edota Fotokopiagailua irakasleentzat ere bada,
gauza diferente bi esaten dihardut, ezta? Ba, hori.
Uste dot Begok funtziño sintaktikuakin esan nahi dabela Bakarrik zalaq jende
barik, eta oin sólamente funtziñua be hartu dabela.

-Edoizen euskaduneri galdetu ezkero: "zelan esaten da puerta? Atea", esango
leuke. Guk mugatuan erabiltzen dittugu berbak gauzak izendatzeko: Mikel
harategiA. Gaztelaniaz: Carnicería Mikel.
Erderaz: Fotocopiadora para profesores. Artikulurik ez.

-"Irakaseentzako" erabili ahal izateko, atzian sustantibo bat bihar dau; hau
da, aitarentzako liburua, amarentzako oparia. Geratzen da kalian oso
nahastauta erabiltzen dirala. Eta guk "Norendako" erabiltzen dogula:
Amandako erregalua; aittandako da hau. Eta "-dako"-n atzian sustantibua zein
aditza juan leikez. Suertia geuria.

Ez dakitt ezer argittu detsudan.
leire


2008/4/1, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:
>
>      Eskerrik asko Bego, justu hik bialdutako erantzuna bilatzen najonan.
> Nik nolabaitt belarriz nekiena -ez naiz ez filologoa eta nire euskal
> gramatika oso apala don- gramatikalki, arrazionalki, azalduta.
>
>     Oin, mesedez, zeozer aditzeko, eta barkatu biharra emotiagatik, esango
> jestan -hik edo beste batek [Leire profesionala, Asier eta Aintzane
> ikerleak, literatur zuzentzaile bat, irakasle ohiren bat ...]- zer dan:
>  Esu
>     - "bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu dela??
>
>     - "fotokopiagailu"aren "a" inondik inora ere ez delako azaltzen. Bai,
> neuk be "a" hori behar najonan. Baina horrek bajakan azalpen
> arrazionalik? Bajaon hori artez azaltzeko moduren bat?
>
>     - "irakasleentzat" horrek erdarazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa
> dakarrelako. Kalko hutsa dala bai, dudarik etzaon. Nik, belarriz, agian
> "irakasleentzako" esango najeuken, baina bajaon esaterik "irakasleentzat"
> zergatik ez dagoen ondo?
>
>     Filologoentzako kontu aspergarrixak izan leikez hauek, baina nik
> zeozer ikasiko jonat.
>
>         Imanol
>
>
>
> "Irakasleek bakarrik erabiltzeko fotokopiagilua" izango litzateke, baina
> beste  aukera batzuk  ere badaude: "Irakasleen fotokopiagailua",
> "Fotokopiagailu hau irakasleena da",...
> Txarto dago euskarazko bertsioa erderazkoaren kalko hutsean geratu delako;
> "bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu delako; "fotokopiagailu"aren
> 'a' inondik inora ere ez delako azaltzen  -gutxienez, "fotokopiagailu
> ederrena/politena/...jarriko balu, edo "hau" dela esan...- "irakasleentzat"
> horrek erderazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa dakarrelako...
> Erderazkoari puntaren bat edo beste aterako  nioke gramatikaren ur
> sakonegietan sartzeke, edo umorez hartuta "fotocopiadora triste y sola para
> profesores" ere uler daitekeela esan. Badaezpada testu horri puntuazioa
> jarriko nioke: "Fotocopiadora: sólo para profesores", baina klaro, karteltxo
> hori aparatuaren gainean jarrita balego, bestela...Edo bestela, bide
> normalxeago bat hartu: "Fotocopiadora para uso exclusivo del profesorado."
> Agur
>
> Begoña Azpiri
> Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
> Telefonoak: 943708421/23
> emailak: [EMAIL PROTECTED] [EMAIL PROTECTED]
>
>
>  ------------------------------
> *De:* [EMAIL PROTECTED] [mailto:
> [EMAIL PROTECTED] *En nombre de *Imanol Trebiño
> *Enviado el:* viernes, 28 de marzo de 2008 23:19
> *Para:* Eibartarrak Posta Zerrenda
> *Asunto:* [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat
>
>      Jo daigun kartel bat ikusten dozuela, benetako adibidea da, holaxe
> diñuana:
>
>         Fotokopiagailu bakarrik irakasleentzat - Fotocopiadora sólo para
> profesores
>     edo
>         Fotokopiagailu irakasleentzat bakarrik - Fotocopiadora sólo para
> profesores
>
>     Erdarazkoa ondo dago, dudarik ez dago, eta euskarazkoa kopia garaua
> da. Niretako euskarazkoa txarto dago, belarrixak halaxe diñosta, baina ez
> neuke jakingo azaltzen zergatik. Benetan, jakin nahi dot. Mesedez,
> gramatikaz nik baino gehixago dakien batek argituko desta zergatik dagon
> txarto, txarto badago?
>
>     Eskerrik asko.
>             Imanol.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to