Leirek:
    >-Edoizen euskaduneri galdetu ezkero: "zelan esaten da puerta? Atea", 
esango leuke. Guk mugatuan erabiltzen dittugu berbak gauzak izendatzeko: Mikel 
harategiA. Gaztelaniaz: Carnicería Mikel. 
Erderaz: Fotocopiadora para profesores. Artikulurik ez. 

    - Bai, halako kasutan espainolez mugatu gabe erabiltzen dana euskaraz 
mugatu egiten dogu. Halako gauzak belarriz, mingainaz, badakigu. Baina neri 40 
urte baino gehixago kostau jata arrazionalki horretaz konturatzea.

Leirek:
    >-"Irakaseentzako" erabili ahal izateko, atzian sustantibo bat bihar dau; 
hau da, aitarentzako liburua, amarentzako oparia. Geratzen da kalian oso 
nahastauta erabiltzen dirala. Eta guk "Norendako" erabiltzen dogula: Amandako 
erregalua; aittandako da hau. Eta "-dako"-n atzian sustantibua zein aditza juan 
leikez. Suertia geuria.
    
    - Bai, neuk, egixa esateko, esango neuke errazago erabiltzen dotela, 
jeneralian, "-tzako" "-tzat" baino: "hau aittarentzako". Gramatikalki baleike 
zuzenagua izatia zuk esan dozuna (-tzat), nik be ideia horrekin nenbilen, 
baina, dena dela, kontuz, batzutan gramatiken letra txikiak irakurri ezkero 
sorpresak izaten doguz, txarto ei dagoena igual ez dago txarto.

    > "Bakarrik"arena... emaidazu denbora ausnartzeko. Hurrengo mezurako. 
Gaurkoz toton egin dot, tragauta eginda nago.

    Kejauko zara gero Leire! testu osuan zukaz tratatu zaittut! ;-)

    Eta bitxikeri bat. Eibarren oso eibartartzat jotzen dogu lehioari "bentana" 
esatia, baina badirudi Bizkai (ia) osoko forma dala. Holaxe da behintzat bai 
Garai (Durangalde) aldian bai Txorierrixan.

    Hementxe gabix, ikasten, beti ikasten, besteak beste Leireri esker. Maite 
zaitut (eta badakizu ez naizela bakarra).

    Trebi.




  ----- Original Message ----- 
  From: leire narbaiza arizmendi 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Wednesday, April 02, 2008 6:21 PM
  Subject: Re: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat


  Aupa, Imanoltxu. 
  emongo detsudan esplikaziñuak, izan leike, oso teknikuak ez izatia. Ni 
maistra hutsa naiz, eta ahal dodan moduan azaltzen dittut gauzok.

  -Taliban-taliban jarritta "Fotokopiagailu hau irakasleentzat baino ez da".
  Bakarrik, beste gauza bat da. Edota "Irakasleentzako fotokopiagailua". 
Nahikua. Edota "irakasleen fotokopiagailua". Bestela, "bakarrik" berbia 
erabilli ezkero, "Fotokopiagailua irakasleentzat bakarrik da". 
  "Ere" partikularen erabillera bera daka. Nik esaten badot: Irakasleentzat 
fotokopiagailua ere bada; edota Fotokopiagailua irakasleentzat ere bada, gauza 
diferente bi esaten dihardut, ezta? Ba, hori.
  Uste dot Begok funtziño sintaktikuakin esan nahi dabela Bakarrik zalaq jende 
barik, eta oin sólamente funtziñua be hartu dabela.

  -Edoizen euskaduneri galdetu ezkero: "zelan esaten da puerta? Atea", esango 
leuke. Guk mugatuan erabiltzen dittugu berbak gauzak izendatzeko: Mikel 
harategiA. Gaztelaniaz: Carnicería Mikel. 
  Erderaz: Fotocopiadora para profesores. Artikulurik ez. 

  -"Irakaseentzako" erabili ahal izateko, atzian sustantibo bat bihar dau; hau 
da, aitarentzako liburua, amarentzako oparia. Geratzen da kalian oso nahastauta 
erabiltzen dirala. Eta guk "Norendako" erabiltzen dogula: Amandako erregalua; 
aittandako da hau. Eta "-dako"-n atzian sustantibua zein aditza juan leikez. 
Suertia geuria.

  Ez dakitt ezer argittu detsudan. 
  leire



  2008/4/1, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:
        Eskerrik asko Bego, justu hik bialdutako erantzuna bilatzen najonan. 
Nik nolabaitt belarriz nekiena -ez naiz ez filologoa eta nire euskal gramatika 
oso apala don- gramatikalki, arrazionalki, azalduta.

        Oin, mesedez, zeozer aditzeko, eta barkatu biharra emotiagatik, esango 
jestan -hik edo beste batek [Leire profesionala, Asier eta Aintzane ikerleak, 
literatur zuzentzaile bat, irakasle ohiren bat ...]- zer dan:
     Esu
        - "bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu dela?? 

        - "fotokopiagailu"aren "a" inondik inora ere ez delako azaltzen. Bai, 
neuk be "a" hori behar najonan. Baina horrek bajakan azalpen arrazionalik? 
Bajaon hori artez azaltzeko moduren bat?

        - "irakasleentzat" horrek erdarazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa 
dakarrelako. Kalko hutsa dala bai, dudarik etzaon. Nik, belarriz, agian 
"irakasleentzako" esango najeuken, baina bajaon esaterik "irakasleentzat" 
zergatik ez dagoen ondo?

        Filologoentzako kontu aspergarrixak izan leikez hauek, baina nik zeozer 
ikasiko jonat.

            Imanol


      "Irakasleek bakarrik erabiltzeko fotokopiagilua" izango litzateke, baina 
beste  aukera batzuk  ere badaude: "Irakasleen fotokopiagailua", 
"Fotokopiagailu hau irakasleena da",...
      Txarto dago euskarazko bertsioa erderazkoaren kalko hutsean geratu 
delako; "bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu delako; 
"fotokopiagailu"aren 'a' inondik inora ere ez delako azaltzen  -gutxienez, 
"fotokopiagailu ederrena/politena/...jarriko balu, edo "hau" dela esan...- 
"irakasleentzat" horrek erderazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa 
dakarrelako...
      Erderazkoari puntaren bat edo beste aterako  nioke gramatikaren ur 
sakonegietan sartzeke, edo umorez hartuta "fotocopiadora triste y sola para 
profesores" ere uler daitekeela esan. Badaezpada testu horri puntuazioa jarriko 
nioke: "Fotocopiadora: sólo para profesores", baina klaro, karteltxo hori 
aparatuaren gainean jarrita balego, bestela...Edo bestela, bide normalxeago bat 
hartu: "Fotocopiadora para uso exclusivo del profesorado."
      Agur 

      Begoña Azpiri
      Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
      Telefonoak: 943708421/23
      emailak: [EMAIL PROTECTED] [EMAIL PROTECTED] 




--------------------------------------------------------------------------
      De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol 
Trebiño
      Enviado el: viernes, 28 de marzo de 2008 23:19
      Para: Eibartarrak Posta Zerrenda
      Asunto: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat


          Jo daigun kartel bat ikusten dozuela, benetako adibidea da, holaxe 
diñuana:

              Fotokopiagailu bakarrik irakasleentzat - Fotocopiadora sólo para 
profesores
          edo
              Fotokopiagailu irakasleentzat bakarrik - Fotocopiadora sólo para 
profesores

          Erdarazkoa ondo dago, dudarik ez dago, eta euskarazkoa kopia garaua 
da. Niretako euskarazkoa txarto dago, belarrixak halaxe diñosta, baina ez neuke 
jakingo azaltzen zergatik. Benetan, jakin nahi dot. Mesedez, gramatikaz nik 
baino gehixago dakien batek argituko desta zergatik dagon txarto, txarto badago?

          Eskerrik asko.
                  Imanol.

    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to