Oierrek dio: Bide batez... euskalduna dela aipatzeak gogorazi dit pasa den astean beste episodio gogor bat euki nuela San Andres eliza ondoko castañeroarekin. Iaztik boikota egiten nion, eta hori usainak erakartzen ninduela... Baina ez zitzaidan ba Izar alaba gaztaina eske hasi, eta niri ere gosea iratzarri. Bigarren aukera bat ematea pentsatu nuen. "Dozena bat gaztaña, mesedez". "Queee??", oi, oi, oi... "Dozena bat", hatzamar bat garbi erakutsiz, "Docena, una?? Es que no te entiendo chico. Que yo euskera noooooooo", "Bueno, pero poco a poco ya iras....", "Que no, que no, que yo de eso no.... que yo soy de Santander, y que de eso nooooo....", Ostia, berriz ere zulo berean, eta gaztainak nere eskuan zeuden ordurako, gogo demasa esateko "pues yo de esto tampoco...", baina Izar ordurako eskua luzatuta gaztainak eskatzen... Hasperen egin, gaztainak Izarri eman, dirua atera eta eskua luzatzen hasi nintzen, baina erdi bidean geratu zitzaidan eta "Pero trabajando con el público escuchara y poco a poco ya ira aprendiendo", "Yo de eso nada, llevo 18 años trabajando en Vitoria, Mondragon y Eibar, y de eso nada, además lo que hablais vosotros no es euskera ni nada". Jodeerrrr..... Ez dut jarraituko izan genuen eztabaidarekin. Horiek irrati fatxaren baten entzundakoak zirela esan nion, eta berak baietz, irratia entzuten duela eta egia dela han esaten dutena berak frogatu duelako kalean, eta kaleko euskerari buruz nik baino gehiago dakiela ez duelako berak alperrik hor lan egiten... Enfin, demasa euki gendula, atzean neukan jendearen kolari begiratu, lotsatu, eta Izarrek ihes egina zidala konturatu nintzen arte. Amorruz dirua eman eta ospa egin nuen handik. Bigarrenez erori naiz castañero fatxaren eskuetan. Kaguen... Ah, hori bai, gaztaiñak oso gozuak zeuden. Nik: Duela gutxi tele5 eztabaida ere izan dogu hemen. Gure udaletxean dauden politikoek aho zabal-bete egiten dute hizkuntza guztien eskubideak bete behar direla. Kasu honetan eure eskibedea, nabarben urratu da, eta Gaztain-erretzaileak ( euskaldunak bide batez) ez du inolako intentziorik ezer ikasteko, gauza errezena ere ez, borondaterik ez du hasaldu, hori benetan jarrera okerra, eta adierazlea. Honelako jendeak nahi duena egin dezake, eskubidea du, euk ez nonbait. Bainan gure udaletxeko politikariek zerbait egin dezakete praktikan hizkuntza normalizazioaren alde, ororen ezkubideak bermatzeko (eurea batez ere, ze orain arte urratu zaion bakarra haiz). Asuntoa da Gaztain-erretzaile horrek permisoa eskatu beharra duela udaletxean, eta ideia bat izan leike hik pegoran idatzi bat sartzea, nola hire hizkuntza eskubidea nabarmen urratu duela eta aurkako jarrera nabarmena erakutsi duela ere, eta permisoa gehiago ez emoteko eskakizuna egiten doala.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
