Niretzat jarrera egokiena litzateke gaztainak jan nahi ditudan bakoitzean
beregana joatea, euskaraz eskatzea, eta euskaraz hitzegiten jarraitzea,
irriparrea galdu gabe. Eta lorpen handiena litzateke gaztainak erosten
dizkioten euskaldunek euskaraz eskatuko balizkiote beti. Alegia, saltzaile
bezala eta biztanle dezala, antzeman dezala euskara ere hemengo komunikazio
tresna bat dela, erabilgarria komunikatzeko eta gaztainak saltzeko balio
duena.

Kontua da, euskaldunoi iruditzen zaigunean norbaitek ez dakiela euskaraz,
zuzenean erderara jotzen dugula, eta ondorioz, erdaldun askorentzat euskara
ez dela existitzen, berari euskaldunek ere gazteleraz egiten diotelako.
Orain tabernetan arraroa da hegoamerikarra ez den zerbitzari bat aurkitzea.
Antzematen badiozu kanpotarra dela joera nagusia da gazteleraz egitea, eta
nire ustez "bi zurito" borondate minimoko edonork ulertzen du. Tabernan
bezeroarekin elkar-ulertzeko lau gauza euskaraz ikastea nahiko erraza da,
horretarako beharra antzematen badute behintzat. Ogia erosten dudan dendan
hiru saltzaile aurkitzen ditut txandaka. Bi hemengoak eta hirugarrena
hegoamerrikarra. Hirurak erdaldunak. Hirurei euskaraz egiten diet, lehenego
biek erdaraz erantzuten didate eta hegoamerikarra hasarretu egiten zait.
Iraingarria iruditzen zaio. Ziur aski ia-inork ez diolako euskaraz eskatzen.
Ez diot EGA eskatzen. "Barra bat" bakarrik.

oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to