Ramonek:
    > eta permisoa gehiago ez  emoteko eskakizuna egiten doala.

    Ba neri ez jata gustetan urtenbide hori. Eta tabernari erdaldunei 
permisurik ez emotia, eta ... Ez jata gustetan. Nire ustez egin behar dana da 
ez erosi. Eta kitto. Eta ez erdalduna izatiagatik -beste erdaldun askori 
gustora asko erosten detsegu atenziñua ona dalako-, baizik eta erosten dogunian 
dena erosten dogulako: gaztainak, atentziñua... eta, kasu honetan, bere 
produktua, osotasunian hartuta, txarra dalako.
    Eta erosten badetsagu, aizu, ez bota errurik aiuntamentuari (badakit 
Oierrek ez dabela hori egin).
        .

  ----- Original Message ----- 
  From: Ramon Arizaga 
  To: 'Eibartarrak zerrenda' 
  Sent: Thursday, January 22, 2009 10:54 AM
  Subject: Re: [eibar]Iruzurgile euskalduna eta castañero erdalduna


   

   

   





   

  Oierrek dio:


  Bide batez... euskalduna dela aipatzeak gogorazi dit pasa den astean beste 
episodio gogor bat euki nuela San Andres eliza ondoko castañeroarekin. Iaztik 
boikota egiten nion, eta hori usainak erakartzen ninduela... Baina ez zitzaidan 
ba Izar alaba gaztaina eske hasi, eta niri ere gosea iratzarri. Bigarren aukera 
bat ematea pentsatu nuen. "Dozena bat gaztaña, mesedez". "Queee??", oi, oi, 
oi... "Dozena bat", hatzamar bat garbi erakutsiz, "Docena, una?? Es que no te 
entiendo chico. Que yo euskera noooooooo", "Bueno, pero poco a poco ya 
iras....", "Que no, que no, que yo de eso no.... que yo soy de Santander, y que 
de eso nooooo....", Ostia, berriz ere zulo berean, eta gaztainak nere eskuan 
zeuden ordurako, gogo demasa esateko "pues yo de esto tampoco...", baina Izar 
ordurako eskua luzatuta gaztainak eskatzen... Hasperen egin, gaztainak Izarri 
eman, dirua atera eta eskua luzatzen hasi nintzen, baina erdi bidean geratu 
zitzaidan eta "Pero trabajando con el público escuchara y poco a poco ya ira 
aprendiendo", "Yo de eso nada, llevo 18 años trabajando en Vitoria, Mondragon y 
Eibar, y de eso nada, además lo que hablais vosotros no es euskera ni nada". 
Jodeerrrr..... Ez dut jarraituko izan genuen eztabaidarekin. Horiek irrati 
fatxaren baten entzundakoak zirela esan nion, eta berak baietz, irratia 
entzuten duela eta egia dela han esaten dutena berak frogatu duelako kalean, 
eta kaleko euskerari buruz nik baino gehiago dakiela ez duelako berak alperrik 
hor lan egiten... Enfin, demasa euki gendula, atzean neukan jendearen kolari 
begiratu, lotsatu, eta Izarrek ihes egina zidala konturatu nintzen arte. 
Amorruz dirua eman eta ospa egin nuen handik. Bigarrenez erori naiz castañero 
fatxaren eskuetan. Kaguen... Ah, hori bai, gaztaiñak oso gozuak zeuden.

  Nik:

  Duela gutxi tele5 eztabaida ere izan dogu hemen.

  Gure udaletxean dauden politikoek aho zabal-bete egiten dute hizkuntza 
guztien eskubideak bete behar direla.

  Kasu honetan eure eskibedea, nabarben urratu da, eta Gaztain-erretzaileak ( 
euskaldunak bide batez) ez du inolako intentziorik ezer ikasteko, gauza 
errezena ere ez, borondaterik ez du hasaldu, hori benetan  jarrera okerra, eta 
adierazlea. Honelako jendeak nahi duena egin dezake, eskubidea du, euk ez 
nonbait.

  Bainan gure udaletxeko politikariek zerbait egin dezakete praktikan hizkuntza 
normalizazioaren alde,  ororen ezkubideak bermatzeko (eurea batez ere, ze orain 
arte urratu zaion bakarra haiz). Asuntoa da Gaztain-erretzaile horrek permisoa 
eskatu beharra duela udaletxean, eta ideia bat izan leike hik pegoran idatzi 
bat sartzea, nola hire hizkuntza eskubidea  nabarmen urratu duela eta  aurkako 
jarrera  nabarmena erakutsi duela ere, eta permisoa gehiago ez  emoteko 
eskakizuna egiten doala. 




   



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to