Kedada bat egin geinke. Kriston illara luzia eta danak euskeraz eskatzen.
Jarrera txarra erakuzte badau, danok ospa egin eta bertan behera laga!
holan Oier ez da bakarrik geratuko!
leire

2009/1/22, Imanol Trebiño <[email protected]>:
>
>  Ramonek:
>     > eta permisoa gehiago ez  emoteko eskakizuna egiten doala.
>
>     Ba neri ez jata gustetan urtenbide hori. Eta tabernari erdaldunei
> permisurik ez emotia, eta ... Ez jata gustetan. Nire ustez egin behar dana
> da ez erosi. Eta kitto. Eta ez erdalduna izatiagatik -beste erdaldun askori
> gustora asko erosten detsegu atenziñua ona dalako-, baizik eta erosten
> dogunian dena erosten dogulako: gaztainak, atentziñua... eta, kasu
> honetan, bere produktua, osotasunian hartuta, txarra dalako.
>     Eta erosten badetsagu, aizu, ez bota errurik aiuntamentuari (badakit
> Oierrek ez dabela hori egin).
>         .
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Ramon Arizaga <[email protected]>
> *To:* 'Eibartarrak zerrenda' <[email protected]>
> *Sent:* Thursday, January 22, 2009 10:54 AM
> *Subject:* Re: [eibar]Iruzurgile euskalduna eta castañero erdalduna
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Oierrek dio:
>
>
> Bide batez... euskalduna dela aipatzeak gogorazi dit pasa den astean beste
> episodio gogor bat euki nuela San Andres eliza ondoko castañeroarekin.
> Iaztik boikota egiten nion, eta hori usainak erakartzen ninduela... Baina ez
> zitzaidan ba Izar alaba gaztaina eske hasi, eta niri ere gosea iratzarri.
> Bigarren aukera bat ematea pentsatu nuen. "Dozena bat gaztaña, mesedez".
> "Queee??", oi, oi, oi... "Dozena bat", hatzamar bat garbi erakutsiz,
> "Docena, una?? Es que no te entiendo chico. Que yo euskera noooooooo",
> "Bueno, pero poco a poco ya iras....", "Que no, que no, que yo de eso no....
> que yo soy de Santander, y que de eso nooooo....", Ostia, berriz ere zulo
> berean, eta gaztainak nere eskuan zeuden ordurako, gogo demasa esateko "pues
> yo de esto tampoco...", baina Izar ordurako eskua luzatuta gaztainak
> eskatzen... Hasperen egin, gaztainak Izarri eman, dirua atera eta eskua
> luzatzen hasi nintzen, baina erdi bidean geratu zitzaidan eta "Pero
> trabajando con el público escuchara y poco a poco ya ira aprendiendo", "Yo
> de eso nada, llevo 18 años trabajando en Vitoria, Mondragon y Eibar, y de
> eso nada, además lo que hablais vosotros no es euskera ni nada".
> Jodeerrrr..... Ez dut jarraituko izan genuen eztabaidarekin. Horiek irrati
> fatxaren baten entzundakoak zirela esan nion, eta berak baietz, irratia
> entzuten duela eta egia dela han esaten dutena berak frogatu duelako kalean,
> eta kaleko euskerari buruz nik baino gehiago dakiela ez duelako berak
> alperrik hor lan egiten... Enfin, demasa euki gendula, atzean neukan
> jendearen kolari begiratu, lotsatu, eta Izarrek ihes egina zidala konturatu
> nintzen arte. Amorruz dirua eman eta ospa egin nuen handik. Bigarrenez erori
> naiz castañero fatxaren eskuetan. Kaguen... Ah, hori bai, gaztaiñak oso
> gozuak zeuden.
>
> Nik:
>
> Duela gutxi tele5 eztabaida ere izan dogu hemen.
>
> Gure udaletxean dauden politikoek aho zabal-bete egiten dute hizkuntza
> guztien eskubideak bete behar direla.
>
> Kasu honetan eure eskibedea, nabarben urratu da, eta Gaztain-erretzaileak (
> euskaldunak bide batez) ez du inolako intentziorik ezer ikasteko, gauza
> errezena ere ez, borondaterik ez du hasaldu, hori benetan  jarrera okerra,
> eta adierazlea. Honelako jendeak nahi duena egin dezake, eskubidea du, euk
> ez nonbait.
>
> Bainan gure udaletxeko politikariek zerbait egin dezakete praktikanhizkuntza
> normalizazioaren alde,  ororen ezkubideak bermatzeko (eurea batez ere, ze
> orain arte urratu zaion bakarra haiz). Asuntoa da Gaztain-erretzaile
> horrek permisoa eskatu beharra duela udaletxean, eta ideia bat izan leike
> hik pegoran idatzi bat sartzea, nola hire hizkuntza eskubidea  nabarmen
> urratu duela eta  aurkako jarrera  nabarmena erakutsi duela ere, eta
> permisoa gehiago ez  emoteko eskakizuna egiten doala.
>
>
>
>
>
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to