Atzerritarren kasuan, euskara, komunikazio tresnaz gain (eta hori baino gehiago) integrazio tresna izugarria da.
Atzerritar batek gazteleraz egiten badit, erantzuten diot. Euskaraz egiten badit, seguru, erantzunaz gain irribarre bat ere emango diodala eta poz-pozik utziko nauela. Oierrek arrazoia du lorpen handiagoa litzatekeela bezero euskaldun guztiek euskaraz eskatzea. Baina epe luzerako ekintzez gain, batzutan unean uneko ekintza batzuk ere behar dira. Kedadarako prest! josu. 2009/1/23 Oier Araolaza <[email protected]> > > Niretzat jarrera egokiena litzateke gaztainak jan nahi ditudan bakoitzean > beregana joatea, euskaraz eskatzea, eta euskaraz hitzegiten jarraitzea, > irriparrea galdu gabe. Eta lorpen handiena litzateke gaztainak erosten > dizkioten euskaldunek euskaraz eskatuko balizkiote beti. Alegia, saltzaile > bezala eta biztanle dezala, antzeman dezala euskara ere hemengo komunikazio > tresna bat dela, erabilgarria komunikatzeko eta gaztainak saltzeko balio > duena. > > Kontua da, euskaldunoi iruditzen zaigunean norbaitek ez dakiela euskaraz, > zuzenean erderara jotzen dugula, eta ondorioz, erdaldun askorentzat euskara > ez dela existitzen, berari euskaldunek ere gazteleraz egiten diotelako. > Orain tabernetan arraroa da hegoamerikarra ez den zerbitzari bat aurkitzea. > Antzematen badiozu kanpotarra dela joera nagusia da gazteleraz egitea, eta > nire ustez "bi zurito" borondate minimoko edonork ulertzen du. Tabernan > bezeroarekin elkar-ulertzeko lau gauza euskaraz ikastea nahiko erraza da, > horretarako beharra antzematen badute behintzat. Ogia erosten dudan dendan > hiru saltzaile aurkitzen ditut txandaka. Bi hemengoak eta hirugarrena > hegoamerrikarra. Hirurak erdaldunak. Hirurei euskaraz egiten diet, lehenego > biek erdaraz erantzuten didate eta hegoamerikarra hasarretu egiten zait. > Iraingarria iruditzen zaio. Ziur aski ia-inork ez diolako euskaraz eskatzen. > Ez diot EGA eskatzen. "Barra bat" bakarrik. > > oier. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
