Honetxek izan dira nire aurtengo irakurketak, ez apropos planifikatuta, 
baina horrelaxe gertatua.

    Hasteko, on Toribion "Ibiltarixanak" irakurri gura neban baina osorik. Nere 
ustez askotxo izan leikez liburu horren zatiren bat, gehixen bat prosaz dauana, 
irakurri dabenak, baina gitxik, oso gitxik (hamarrera helduko dira?) izango dau 
goittik behera leiduta. Nik, horixe, zatika-eta, behin baino gehixagotan izan 
neban begixen aurrian, baina oinguan, sistematikoki, hasieratik eta 
bukaeraraino orririk saltau barikan irakurri gura neban. Ez da lan erraza, 
Toribiok itzelezko afiziñua eukan errimak egiteko baina, ez, ez eukan dohairik. 
Baina alde batetik galtzen dana bestetik irabazi, euskara aldetik demaseko 
aberastasuna dauka, eta kontatzen dabena, jasotzen daben giroa... ederra. 
Momento batetik aurrera, errima lortzeko esaldiak nola bihurtzen dittuen 
kontrolatzen dozunian, ezin laga. Orduan erraz doia, perlak perlen atzetik 
topatzen dozuzela.

    Liburuen magietako bat horixe da, gure Toribiok idazten dittu orri batzuk 
60en hamarkada inguruan, ziurrenian liburu moduan argitaratzeko aparteko asmo 
barikan, entretenimendu moduan, inork inoiz leituko daben jakin eta arduratu 
barik, eta 50 urte geroxeago nere (eta beste batzuen) modoko zoro batzuk bere 
pentsakeran eta bizikeran sartzen gara.

    "Eibarko euskara" liburua berriz, arasan bai, baina ixa ikutu barikan 
neukan, bai, hartu behar dotela, baina bere momentua ailegatzen ez dala, harik 
eta "oraintxe hartuko dot" esan arte. Hau be eskuratu dotenian hasieratik 
bukaera arte irentsi gura neban, eta, Jesus, ostias, zelako liburua!  Asiertxo 
eta Aintzane (Leire uste dot ez dagoela zerrendan), eeene, demaseko liburua 
iruditu jata, kristona, neri kontu asko azaldu, argittu... egin desta, Eibarko 
euskaldunen biblia da neretako. Begi bistakoa da oso lan serioa dala, ordu asko 
eta askotakua, baina benetan harro egon zaikiez erresultaduakin, mun egitten 
dotzuet oinetan. Hori liburu hori egitearen poztasuna bizitza guztirako eduki 
zeinkie. Hau, neretako behintzat, ez da irakurri eta gero apal batean hautsa 
hartzen geltituko, honek beste kategoria bat dau, gutxienez nere zaletasunak 
dittuen jendiantzako.

    Honen moduko liburuak egitten diranian ez dakit asko pentsatzen dan "eta 
nork irakurriko dau?", beharbada gehixago darabilgu (darabilzue) buruan "hau 
egin behar da". Eta egin eta gero hor gelditzen da betiko. Baina, inoiz 
preguntau bazentsen zeure buruari "eta nork irakurriko dau?" erantzunan zati 
bat badozue: "Imanolen moduko zoro batek, bestiak beste".

    Eta neretako, bai Etxebarrianak bai zeuenak aparteko balioa (apartekua 
gero!) dakenez, Toribiori, dagoen tokian dagoela, nere eskerrik sutsuenak ; eta 
zeueri, zerrendan zagozien Asier eta Aintzaneri, besarkadak, musuak eta 
danetarik eta haunditan, hori eta gehixago merezi dozuelako.

        I. Trebiño.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to