Zergatik diñozu euskalkiak hil dirala?

Nabaria da ez dogula berba eitten gure gurasuek edo aittitta-amamek
zeken aberastasunakin, egoera diglosikuak hor eragin nabarmena euki
dabelako eta, bestalde, euskera batuan alfabetatuak izateak (zorte
hori eduki dogunok, behintzat) buruan kakanaste maila bat sortu
dezkulako eta idazterako orduan, ez garalako gai eibarko euskera ondo
erabiltzeko, batua baizik...

Agian zuzenaua da esatia euskalkiak kondenauta dagozela eta euskerak
uniformizaziño bidea hartu dabela.

Edozein kasutan, ez dot uste zerrenda honetako kide euskaldunzarrok
eta hernaniar batek berdin eitten dogunik berba. Nik hamasei urte
daroiat ixa egunero Donostiara juaten (lehen) eta Pasaiara (oin) eta
oso argi dakat bertan bizkaittarrak topatzia neretzat relajantia dala
oso, ondiok be askoz naturalao eitten dotelako berba etxian ikasittako
eran. Eta pare bat txikito hartu ostian, ixa ezinezko euskera
akademikua erabiltzia. Hiriburu ingurukoen euskera oso pobria
iruditzen jata: ez dake euskalkirik azken finean euskera batua euren
euskalkixan oinarrituta ein zalako. Eurak galtzen dabe aukeria bi
modutara aritu ahal izatekua.

Esan nahi nebana, baina, zera da: euskalkiak hilda dagozela badiñogu,
teorizatzen gaozela, beste modu batian, batuan berba egin behar
dogula, gaurtik hasita. Katastrofistegixa iruditzen jata.

Iker Rokandio.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to