Leirek: > Egixa esan asier, ezkor zagoz, e? > Lana, edarra. Euskalkixa? existitzen da, diferentia da, baiña euskerez > egitten dogunon artian zeozer konserbatzen da.
Ikerrek: > Zergatik diñozu euskalkiak hil dirala? > (...) > Agian zuzenaua da esatia euskalkiak kondenauta dagozela eta euskerak > uniformizaziño bidea hartu dabela. tira, ba, horixe: kondenauta dare eta uniformizatzen... ergo... Oindiok hortxe dagoz eta gero be geldittuko da zeozer, baina ez dot uste 20-30 urte barru herri bateko eta besteko hizkerak desberdintzeko gauza izango garanik. Belaunaldi bat barru Eibarren ahozkotasun markak eukiko doguz, baina ez hizkera edo euskalki bat, beran ezaugarri bereizgarrixekin. Ezingo da esan "Eibarko euskerian ezaugarrixak hónetxek dira...". Esango da: batzuk "deste" esaten dute, beste batzuk "doste", beste batzuek "didate" eta beste batzuek "destate". Hori, barkatu, baina ez da euskalki bat izango. Euskalkixa Oñatin? Azkoittin? Ondarruan? balitteke. (zaila) Eibarren? Igorren? Mungian? Tolosan? Elgoibarren? Urnietan? Senperen?... ez dot uste. > Oierrek: > Bai, Toribio Etxebarriak halako zeozer idatzi juan bere Lexikoian prologuan: > "ez dakitt iñoiz ezertarako balixoko daben jubilau baten entretenimentu > honek, baiña gitxienez hiru-lau kopixa lagunen artian banatzeko bada be, ni > pozik". Eta beittu gero. Aurreko mezuan Trebiñori erantzundakua: "konforme, hor egon leike bilketa edo katalogaziño lan bat; horretarako balio leike. Baina, bestela, zertarako balio leike? Euskalkixak berpizteko? euskeria indartzeko? euskera batua aberasteko? Nekez. Euskalkixak aspaldi hil dira, eta euskeria indartzeko eta aberasteko ahaleginetan, ez dot uste holako lanak aintzat hartu(ko) diranik." Benetako erabilera praktikorik ez, hortaz. Trebik: > > Bai, ezkortsu dabil gure Asiertxu. Euskalkixak desagertzia ez da drama bat. Penia emoten desta, baina ez da drama bat. Superauta dakat :-) >Baina nik baditutt kontu batzuk garbi. > > Etxebarria, San Martin, Bernardo Arratekua, Eta Kittokuak, ikastolia > mugitu ebenak... hórrek egin dabena izango ez bagendun askoz baino askoz > txartuago geundeke. Dudarik ez. Hórrek egin dabena eta beste hiru bider > gehixago egin izango baleu beste inork askoz hobeto ginake. Dudarik ez. Baina ez konparau, ez lana, ez sasoia, ez kantidadia. Dana dala, gitxirako balio arren, hortxe jarraitzen dogu herri hizkerak jasotzen. Zuen laguntzia jasotzeko prest, e? Asier _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
