ASek

   >iñork irakorriko ete daben? ba, gitxik

   Bai, batek jakik, eta denak inportantiak e?

   >ezertarako balioko ete daben? ba, gitxirako.

Ez nator bat, eta zerrenda honetako gehixenak ez juat uste bat datozenik, eta heuk be ez juat uste benetan halaxe erizten detsanik. Batez be denbora luzera beittuta. Nik Etxebarriana idatzi eta 50 urtetara irakurri doten lez egongo dok zeuena 50 urte barru leittuko dabena, eta 75 eta 100 urte barru. Zenbatek irakurriko juek zeuena denbora tarte horretan? Ez dira gitxi izango. Eta inportantiak, bakoitza inportantia dalako.

   i




----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, September 21, 2009 12:15 AM
Subject: Re: [eibar]Etxebarria eta Sarasua-Agirrebeña-Zenarruzabeitia


tira, azken egunetan ez dot euki astirik ezertarako eta zorretan
nenguan. Barkatu.
Berandu, baina eskerrik asko eta eskerrik asko, Imanol.

iñork irakorriko ete daben? ba, gitxik
ezertarako balioko ete daben? ba, gitxirako

Herri hizkeren kontu horretan gabizen gehixenok askotan daukaguz
holako zalantzak: zertarako? ezertarako?

ba, seguru asko ez dau larregirako balioko gure lanak, baina egin
biharreko kontua dala pentsatzen jatzu, eta hortxe dihardugu, pelmadia
emoten.

Hori biharrori eitten asko ikasi eta gehixago disfrutau genduan
(baitta burua askotxo nekatu be), eta hori be ez da gitxi.

ala ba, nahi dozunian firmauko detsugu ale bat :-)

a.


2009/9/6 Imanol Trebiño <[email protected]>:
Honetxek izan dira nire aurtengo irakurketak, ez apropos planifikatuta,
baina horrelaxe gertatua.

Hasteko, on Toribion "Ibiltarixanak" irakurri gura neban baina osorik.
Nere ustez askotxo izan leikez liburu horren zatiren bat, gehixen bat prosaz
dauana, irakurri dabenak, baina gitxik, oso gitxik (hamarrera helduko
dira?) izango dau goittik behera leiduta. Nik, horixe, zatika-eta, behin
baino gehixagotan izan neban begixen aurrian, baina oinguan, sistematikoki,
hasieratik eta bukaeraraino orririk saltau barikan irakurri gura neban. Ez
da lan erraza, Toribiok itzelezko afiziñua eukan errimak egiteko baina, ez, ez eukan dohairik. Baina alde batetik galtzen dana bestetik irabazi, euskara
aldetik demaseko aberastasuna dauka, eta kontatzen dabena, jasotzen daben
giroa... ederra. Momento batetik aurrera, errima lortzeko esaldiak nola
bihurtzen dittuen kontrolatzen dozunian, ezin laga. Orduan erraz doia,
perlak perlen atzetik topatzen dozuzela.

Liburuen magietako bat horixe da, gure Toribiok idazten dittu orri
batzuk 60en hamarkada inguruan, ziurrenian liburu moduan argitaratzeko
aparteko asmo barikan, entretenimendu moduan, inork inoiz leituko daben
jakin eta arduratu barik, eta 50 urte geroxeago nere (eta beste batzuen)
modoko zoro batzuk bere pentsakeran eta bizikeran sartzen gara.

"Eibarko euskara" liburua berriz, arasan bai, baina ixa ikutu barikan
neukan, bai, hartu behar dotela, baina bere momentua ailegatzen ez dala,
harik eta "oraintxe hartuko dot" esan arte. Hau be eskuratu dotenian
hasieratik bukaera arte irentsi gura neban, eta, Jesus, ostias, zelako
liburua! Asiertxo eta Aintzane (Leire uste dot ez dagoela zerrendan),
eeene, demaseko liburua iruditu jata, kristona, neri kontu asko azaldu,
argittu... egin desta, Eibarko euskaldunen biblia da neretako. Begi bistakoa
da oso lan serioa dala, ordu asko eta askotakua, baina benetan harro egon
zaikiez erresultaduakin, mun egitten dotzuet oinetan. Hori liburu hori
egitearen poztasuna bizitza guztirako eduki zeinkie. Hau, neretako
behintzat, ez da irakurri eta gero apal batean hautsa hartzen geltituko,
honek beste kategoria bat dau, gutxienez nere zaletasunak dittuen
jendiantzako.

Honen moduko liburuak egitten diranian ez dakit asko pentsatzen dan "eta
nork irakurriko dau?", beharbada gehixago darabilgu (darabilzue) buruan "hau
egin behar da". Eta egin eta gero hor gelditzen da betiko. Baina, inoiz
preguntau bazentsen zeure buruari "eta nork irakurriko dau?" erantzunan zati
bat badozue: "Imanolen moduko zoro batek, bestiak beste".

Eta neretako, bai Etxebarrianak bai zeuenak aparteko balioa (apartekua
gero!) dakenez, Toribiori, dagoen tokian dagoela, nere eskerrik sutsuenak ; eta zeueri, zerrendan zagozien Asier eta Aintzaneri, besarkadak, musuak eta
danetarik eta haunditan, hori eta gehixago merezi dozuelako.

I. Trebiño.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to