Poztekua da halako lorak jasotzia! Milesker Imanol! 
Egixa esan ez zan gitxi kostatakua izan, baiña gustora geratu giñan 
egindakuakin eta, diñozun moduan, ez gendun pentsau "zeiñek irakurriko dau?", 
"hau egin egin bihar da" baiño.

aintzane

--- El dom, 6/9/09, Imanol Trebiño <[email protected]> escribió:

De: Imanol Trebiño <[email protected]>
Asunto: [eibar] Etxebarria eta Sarasua-Agirrebeña-Zenarruzabeitia
Para: "Eibartarrak Posta Zerrenda" <[email protected]>
Fecha: domingo, 6 septiembre, 2009 11:22



 
 

    Honetxek izan dira nire aurtengo 
irakurketak, ez apropos planifikatuta, baina horrelaxe gertatua.
 
    Hasteko, on Toribion 
"Ibiltarixanak" irakurri gura neban baina osorik. Nere ustez askotxo izan 
leikez 
liburu horren zatiren bat, gehixen bat prosaz dauana, irakurri dabenak, baina 
gitxik, oso gitxik (hamarrera helduko dira?) izango dau goittik behera 
leiduta. Nik, horixe, zatika-eta, behin baino gehixagotan izan neban begixen 
aurrian, baina oinguan, sistematikoki, hasieratik eta bukaeraraino orririk 
saltau barikan irakurri gura neban. Ez da lan erraza, Toribiok itzelezko 
afiziñua eukan errimak egiteko baina, ez, ez eukan dohairik. Baina alde batetik 
galtzen dana bestetik irabazi, euskara aldetik demaseko aberastasuna dauka, eta 
kontatzen dabena, jasotzen daben giroa... ederra. Momento batetik aurrera, 
errima lortzeko esaldiak nola bihurtzen dittuen kontrolatzen dozunian, ezin 
laga. Orduan erraz doia, perlak perlen atzetik topatzen dozuzela.
 
    Liburuen magietako bat horixe 
da, gure Toribiok idazten dittu orri batzuk 60en hamarkada inguruan, ziurrenian 
liburu moduan argitaratzeko aparteko asmo barikan, entretenimendu moduan, inork 
inoiz leituko daben jakin eta arduratu barik, eta 50 urte geroxeago nere (eta 
beste batzuen) modoko zoro batzuk bere pentsakeran eta bizikeran sartzen 
gara.
 
    "Eibarko euskara" 
liburua berriz, arasan bai, baina ixa ikutu barikan neukan, bai, hartu 
behar dotela, baina bere momentua ailegatzen ez dala, harik eta "oraintxe 
hartuko dot" esan arte. Hau be eskuratu dotenian hasieratik bukaera arte 
irentsi 
gura neban, eta, Jesus, ostias, zelako liburua!  Asiertxo eta Aintzane 
(Leire uste dot ez dagoela zerrendan), eeene, demaseko liburua iruditu jata, 
kristona, neri kontu asko azaldu, argittu... egin desta, Eibarko euskaldunen 
biblia da neretako. Begi bistakoa da oso lan serioa dala, ordu asko eta 
askotakua, baina benetan harro egon zaikiez erresultaduakin, mun egitten 
dotzuet 
oinetan. Hori liburu hori egitearen poztasuna bizitza guztirako eduki zeinkie. 
Hau, neretako behintzat, ez da irakurri eta gero apal batean hautsa hartzen 
geltituko, honek beste kategoria bat dau, gutxienez nere zaletasunak dittuen 
jendiantzako.
 
    Honen moduko liburuak egitten 
diranian ez dakit asko pentsatzen dan "eta nork irakurriko dau?", beharbada 
gehixago darabilgu (darabilzue) buruan "hau egin behar da". Eta egin eta gero 
hor gelditzen da betiko. Baina, inoiz preguntau bazentsen zeure buruari "eta 
nork irakurriko dau?" erantzunan zati bat badozue: "Imanolen moduko zoro batek, 
bestiak beste".
 
    Eta neretako, bai Etxebarrianak 
bai zeuenak aparteko balioa (apartekua gero!) dakenez, Toribiori, dagoen tokian 
dagoela, nere eskerrik sutsuenak ; eta zeueri, zerrendan zagozien Asier eta 
Aintzaneri, besarkadak, musuak eta danetarik eta haunditan, hori eta gehixago 
merezi dozuelako.
 
        I. 
Trebiño.
-----Adjunto en línea a continuación-----

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


      
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to