Bai, ezkortsu dabil gure Asiertxu. Baina nik baditutt kontu batzuk garbi.
Etxebarria, San Martin, Bernardo Arratekua, Eta Kittokuak, ikastolia mugitu ebenak... hórrek egin dabena izango ez bagendun askoz baino askoz txartuago geundeke. Dudarik ez. Hórrek egin dabena eta beste hiru bider gehixago egin izango baleu beste inork askoz hobeto ginake.
Bakotxanak ez dau dana konpontzen, baina bai, laguntzen dau, eta aleka-aleka-aleka irabaziak lortzen dira. Bai jauna. Hau zerrenda hau, hasteko, aurreko hórren lanak barik, edo ez zan esistiduko, edo esistitzekotan oso diferentia izango litzake.
i----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Monday, September 21, 2009 1:06 PM Subject: Re: [eibar]Etxebarria eta Sarasua-Agirrebeña-Zenarruzabeitia 2009/9/21 Imanol Trebiño <[email protected]>:
>ezertarako balioko ete daben? ba, gitxirako. Ez nator bat, eta zerrenda honetako gehixenak ez juat uste bat datozenik, eta heuk be ez juat uste benetan halaxe erizten detsanik. Batez be denbora luzera beittuta.
konforme, hor egon leike bilketa edo katalogaziño lan bat; horretarako balio leike. Baina, bestela, zertarako balio leike? Euskalkixak berpizteko? euskeria indartzeko? euskera batua aberasteko? nekez. Euskalkixak aspaldi hil dira, eta euskeria indartzeko eta aberasteko ahaleginetan, ez dot uste holako lanak aintzat hartu(ko) diranik. Asier
----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[email protected]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Monday, September 21, 2009 12:15 AM Subject: Re: [eibar]Etxebarria eta Sarasua-Agirrebeña-Zenarruzabeitia tira, azken egunetan ez dot euki astirik ezertarako eta zorretan nenguan. Barkatu. Berandu, baina eskerrik asko eta eskerrik asko, Imanol. iñork irakorriko ete daben? ba, gitxik ezertarako balioko ete daben? ba, gitxirako Herri hizkeren kontu horretan gabizen gehixenok askotan daukaguz holako zalantzak: zertarako? ezertarako? ba, seguru asko ez dau larregirako balioko gure lanak, baina egin biharreko kontua dala pentsatzen jatzu, eta hortxe dihardugu, pelmadia emoten. Hori biharrori eitten asko ikasi eta gehixago disfrutau genduan (baitta burua askotxo nekatu be), eta hori be ez da gitxi. ala ba, nahi dozunian firmauko detsugu ale bat :-) a. 2009/9/6 Imanol Trebiño <[email protected]>:Honetxek izan dira nire aurtengo irakurketak, ez apropos planifikatuta, baina horrelaxe gertatua. Hasteko, on Toribion "Ibiltarixanak" irakurri gura neban baina osorik. Nere ustez askotxo izan leikez liburu horren zatiren bat, gehixen bat prosaz dauana, irakurri dabenak, baina gitxik, oso gitxik (hamarrera helduko dira?) izango dau goittik behera leiduta. Nik, horixe, zatika-eta, behin baino gehixagotan izan neban begixen aurrian, baina oinguan, sistematikoki,hasieratik eta bukaeraraino orririk saltau barikan irakurri gura neban. Ezda lan erraza, Toribiok itzelezko afiziñua eukan errimak egiteko baina, ez, ez eukan dohairik. Baina alde batetik galtzen dana bestetik irabazi, euskara aldetik demaseko aberastasuna dauka, eta kontatzen dabena, jasotzen daben giroa... ederra. Momento batetik aurrera, errima lortzeko esaldiak nola bihurtzen dittuen kontrolatzen dozunian, ezin laga. Orduan erraz doia, perlak perlen atzetik topatzen dozuzela. Liburuen magietako bat horixe da, gure Toribiok idazten dittu orri batzuk 60en hamarkada inguruan, ziurrenian liburu moduan argitaratzeko aparteko asmo barikan, entretenimendu moduan, inork inoiz leituko daben jakin eta arduratu barik, eta 50 urte geroxeago nere (eta beste batzuen) modoko zoro batzuk bere pentsakeran eta bizikeran sartzen gara. "Eibarko euskara" liburua berriz, arasan bai, baina ixa ikutu barikan neukan, bai, hartu behar dotela, baina bere momentua ailegatzen ez dala, harik eta "oraintxe hartuko dot" esan arte. Hau be eskuratu dotenian hasieratik bukaera arte irentsi gura neban, eta, Jesus, ostias, zelako liburua! Asiertxo eta Aintzane (Leire uste dot ez dagoela zerrendan), eeene, demaseko liburua iruditu jata, kristona, neri kontu asko azaldu, argittu... egin desta, Eibarko euskaldunen biblia da neretako. Begi bistakoa da oso lan serioa dala, ordu asko eta askotakua, baina benetan harro egon zaikiez erresultaduakin, mun egitten dotzuet oinetan. Hori liburu hori egitearen poztasuna bizitza guztirako eduki zeinkie. Hau, neretako behintzat, ez da irakurri eta gero apal batean hautsa hartzen geltituko, honek beste kategoria bat dau, gutxienez nere zaletasunak dittuen jendiantzako. Honen moduko liburuak egitten diranian ez dakit asko pentsatzen dan "eta nork irakurriko dau?", beharbada gehixago darabilgu (darabilzue) buruan "hau egin behar da". Eta egin eta gero hor gelditzen da betiko. Baina, inoiz preguntau bazentsen zeure buruari "eta nork irakurriko dau?" erantzunan zati bat badozue: "Imanolen moduko zoro batek, bestiak beste". Eta neretako, bai Etxebarrianak bai zeuenak aparteko balioa (apartekua gero!) dakenez, Toribiori, dagoen tokian dagoela, nere eskerrik sutsuenak ; eta zeueri, zerrendan zagozien Asier eta Aintzaneri, besarkadak, musuak eta danetarik eta haunditan, hori eta gehixago merezi dozuelako. I. Trebiño. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
