Kronika egitea ez dakit gehiegitxo ote den niretzat, baina artistak merezi duelakoan aleginduko nok: Mursegoren berri hemen zerrendan izan nuen (genuen), usten juat Anderren eskutik eta beste norbaiten laguntzarekin Pariseko kritika ona ere jaso izan genuen, beraz espektatiba handiarekin joan nintzen, "Pedala"ren erabilera zer arraio ote da?, gitarristak etabar erabiltzen duten hori?, Txeloarekin? Ikusmina handia nuen... Asteartean sarrerak erostera joan nintzen, horrelako kritikak entzun ondoren ¡ez nadila sarrerarik gabe gera¡, lehiatilara joan sarrerak eskatu pantaila begiratu ea ze jarleku aukeratu eta joder¡ ¡15en bat jarleku bakarrik salduta¡, neureak aukeratu eta zera pentsatu nuen: "Eibarko musikaria etorri Eibarrera kanpoko herrialdeetan kritika ona jasota eta guk ¡ezta kasorik ere¡", beno jarleko onak patrikan (emazteentzat eta niretzat) eta etxera. Heldu da ostiral arratsa, irrikatzen nago ia zer nolako kontzertua izango den, txeloa bakarrik, "pedala"..., baina Mursegok ospe pizka bat badakar behintzat. Ordu laurden aurretik (behar den legez) gure Coliseo ederrera joan ginen emaztea eta biok, ezagunak agurtu etabarren ondoren ezeri egin ginen. Tranpaldo erdia aldean pizka bat aurreratuta bi mikro eta bi apal-mahitxo bata bestean trabeska eta bata bestea baino altuxeagoa, zenbait gauza hauen gainean, eskuko organotxoa, maraka, txirula etabar, mikrofonoen anka ondoan PEDALA (gitarristak erabiltzen duten horietarikoa,nola izango ote da?¡?¡), txeloa aldemenean eta atzeraxeago.
Jendea ere sartzen, sartzen hasi da, eta azkenerako mordoxka bat biltzen gara. Atzerapen pizka batekin Mursego irtetzen da eta famili, lagun eta abarren ohiuak, Mursegon agurren eta presentaziño ondoren lehen abestia asten da... txeloarekin doinu bat joten hasi (txeloa soilik ez du normalean sekulako zirrara eta ez da abesti birtuosista bat joten hasi dena...???), handik gutxira, bigarren txelo doinu bat aurrekoarekin batera (bigarren abotza bailitz), eta hirugarrena ere, Ai la letxe¡ Pedalarekin nahi duen musika edo doinu grabatu eta nahi duen bezain beste bidar sistematikoki errepikatu egiten du, ¡aluzinantea¡. Eta horrela dijoasak abestiak pasatzen eta jotzen, batzuetan organotxoarekin erritmo bat kalkulatuz pedalarekin grabatu eta gero txeloa, maraka, txirula, abotsa (bat edo bi), ureren efekto bereziak. Horrela harriduraz, aho zabalik, egon ginen emaztea eta biok kontzertu osoan. Bisa ere izan genuen, Mikel Laboaren doinu bat, Mursegori zenbait abestietan abesteko moduan somatzen zaio haren tankera izpiren bat. Ah¡ eta errezetaren abestia aizue en doz palabraz, In - presionante¡: Lehenik Musika jo, pedala martxan ipini, eta errepikatzen asten denean abestu, gestikulazio teatral eta guztiz. Famili giroan egindako kontzertua (famili eta lagun ugari zeuden), eta giro atseginea bere hilobaren beste bat ohiaua kontzertu erdian. MURSEGO: Oso espontanea hitzegiterakoan eta musikaria bada artista handia baita ere, hauxe zan komentatzen genduana gehienok Coliseotik irtetzerakoan, nere amaztea tarteko. Kontzertua galdu zenutekok, kontertu desberdin, eder, eta on bat galdu zenuten. ¡ETA MERKEA¡ ¡iru (3) euro ziztrin¡. Ez galdu Mursego ikusteko aukera aizue. Ramon Eskerrikasko, egunen baten danak gorrak!! Ze Ramon eingozu Mursegoren kontziertuan kronikarenbat Ogrosabelendako??? Ni ez naiz oso partziala... Ander Banda Munizipalan kontziertura juan ez ziñazienondako Gitanic esteeee Titanic en soinu bandaren interpretaziñoa galdu zenduen BenHur ena politagoa... Ramon Arizaga(e)k dio: > > Aste buru hau /Arroitarren/ asteburua izan dok, > > Barixakuan Mursego (musikari artista) > > Igandian Ander Bandarekin > > Segi horrela¡ > > > > Ramon > > > > __________ Información de NOD32, revisión 4462 (20090927) __________ > > Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system > http://www.nod32.com > ------------------------------------------------------------------------ > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > __________ Información de NOD32, revisión 4462 (20090927) __________ > > Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system > http://www.nod32.com > > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. __________ Información de NOD32, revisión 4463 (20090928) __________ Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system http://www.nod32.com
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
