Eskerrikasko Ramon, diasporako eibartar baten aldetik.
Asko pozten naiz Maitengaittik, eta publikuangaittik.
Ander, faborez pasau mezu orakular hau arrebiari: "kriston arrakastia
izan biozu Maite, beraz kontuz ibilli tontotu barik; jente askori eta
askori pasau jako baiña gizakixak sekulan ez dau eskarmentatzen; kontuz
lagun faltsuekin".
O.
Ramonek:
Kronika egitea ez dakit gehiegitxo ote den niretzat, baina artistak
merezi duelakoan aleginduko nok:
Mursegoren berri hemen zerrendan izan nuen (genuen), usten juat Anderren
eskutik eta beste norbaiten laguntzarekin Pariseko kritika ona ere jaso
izan genuen, beraz espektatiba handiarekin joan nintzen, "Pedala"ren
erabilera zer arraio ote da?, gitarristak etabar erabiltzen duten hori?,
Txeloarekin?
Ikusmina handia nuen...
Asteartean sarrerak erostera joan nintzen, horrelako kritikak entzun
ondoren ¡ez nadila sarrerarik gabe gera¡, lehiatilara joan sarrerak
eskatu pantaila begiratu ea ze jarleku aukeratu eta joder¡ ¡15en bat
jarleku bakarrik salduta¡, neureak aukeratu eta zera pentsatu nuen:
"Eibarko musikaria etorri Eibarrera kanpoko herrialdeetan kritika ona
jasota eta guk ¡ezta kasorik ere¡", beno jarleko onak patrikan
(emazteentzat eta niretzat) eta etxera.
Heldu da ostiral arratsa, irrikatzen nago ia zer nolako kontzertua
izango den, txeloa bakarrik, "pedala"..., baina Mursegok ospe pizka bat
badakar behintzat.
Ordu laurden aurretik (behar den legez) gure Coliseo ederrera joan ginen
emaztea eta biok, ezagunak agurtu etabarren ondoren ezeri egin ginen.
Tranpaldo erdia aldean pizka bat aurreratuta bi mikro eta bi
apal-mahitxo bata bestean trabeska eta bata bestea baino altuxeagoa,
zenbait gauza hauen gainean, eskuko organotxoa, maraka, txirula etabar,
mikrofonoen anka ondoan �PEDALA �(gitarristak erabiltzen duten
horietarikoa,nola izango ote da?¡?¡), txeloa aldemenean eta atzeraxeago.
Jendea ere sartzen, sartzen hasi da, eta azkenerako mordoxka bat biltzen
gara. Atzerapen pizka batekin Mursego irtetzen da eta famili, lagun eta
abarren ohiuak, Mursegon agurren eta presentaziño ondoren lehen abestia
asten da... txeloarekin doinu bat joten hasi (txeloa soilik ez du
normalean sekulako zirrara eta ez da abesti birtuosista bat joten hasi
dena...???), handik gutxira, bigarren txelo doinu bat aurrekoarekin
batera (bigarren abotza bailitz), eta hirugarrena ere, Ai la letxe¡
Pedalarekin nahi duen musika edo doinu �grabatu� eta nahi duen bezain
beste bidar sistematikoki errepikatu egiten du, ¡aluzinantea¡.
Eta horrela dijoasak abestiak pasatzen eta jotzen, batzuetan
organotxoarekin erritmo bat kalkulatuz pedalarekin grabatu eta gero
txeloa, maraka, txirula, abotsa (bat edo bi), ureren efekto bereziak.
Horrela harriduraz, aho zabalik, egon ginen emaztea eta biok kontzertu
osoan.
Bisa ere izan genuen, Mikel Laboaren doinu bat, Mursegori zenbait
abestietan abesteko moduan somatzen zaio haren tankera izpiren bat. Ah¡
eta errezetaren abestia aizue en doz palabraz, In - presionante¡:
Lehenik Musika jo, pedala martxan ipini, eta errepikatzen asten denean
abestu, gestikulazio teatral eta guztiz.
Famili giroan egindako kontzertua (famili eta lagun ugari zeuden), eta
giro atseginea bere hilobaren �beste bat� ohiaua kontzertu erdian.
MURSEGO: Oso espontanea hitzegiterakoan eta musikaria bada artista
handia baita ere, hauxe zan komentatzen genduana gehienok Coliseotik
irtetzerakoan, nere amaztea tarteko.
Kontzertua galdu zenutekok, kontertu desberdin, eder, eta on bat galdu
zenuten. ¡ETA MERKEA¡ ¡iru (3) euro ziztrin¡.
Ez galdu Mursego ikusteko aukera aizue.
Ramon
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.