Ramon, oso politta eitten dozun kronikatxua. Nik igual aipatuko nittuan pare bat gauza. Lehenengua neretako nolako emozionantia izan zan. Ez da erreza nere ustetan hainbeste transmititzen daben musikarixak topatzia azkenaldixan. Bueno, azkenaldixan eta inoiz. Mursego proiektu erabat zintzua dala uste dot. ZIntzua diñotenian, eradarazko "sincero" hitzan zentzua nahi detsat eman. Uste dot eitten dabena bihotzez eitten dabela, baña ez hori bakarrik, hori transmititzeko ahalegin bat hartzen dabela, ta lortu be. Hori ikaragarrixa neretako.
Ta beste kontua ez da hain ona, baña pentsatzen hasiz gero, ikaragarrixa izan leike. Neuk be asko disfrutau neban eta asko poztu nintzan kontzertua primerakua eta merkia izan zalako, 3 eurotan. Baña uste dot, zoritxarrez, hala izan bazan, seguraski Mursegok hala nahi izan zebalako izango zala. Esplikatzen naz: Koliseoko politikia da musikarixen edo antzerkigillien "katxe"-aren ehuneko altu bat (uste dot 80-a, ez nau ziur) sarrera kobrauta berreskuratu behar dala. Horregattik taldian "katxe"-a handixa bada, entradia be. Hori dala ta duela bi urteko polemikia Ken7 taldekuekin, udalak sarreria 17 euro ingurutan jarri zebanian gehixenbat ikuslego gazte-gaztia dakan talde bateri. Ziur aski ikusi badou Mursego 3 eurotan izango zan musikarixak nahixau izan dabelako jendiari gutxi kobrau berak merezi dabena hartu baino. Ta "Olé" beragattik erabaki hori hartu dabelako, hala bada. Oso oker banago zuzendu nazatela. Nere galderia zera da: Nola demontre ziurtatuko dotsau herri honeri programaketa eta bizitza kultural dexente bat ez bagara kapaza onartzeko hori askotan (gehixenetan) ekonomikoki defizitarioa dala? Ez ote zan izango egokixau gutxi-gora-beherako prezio estandar bat jartzia danondako (kontzertuak 4 bat euro, antzerkiak be, pelikulak 3 euro...) ta holan udalaren zerbitzu bat bilakatu eskaintza hau, ta ez Sala Jam, edo Santana edo beste lokal komertzialek eitten daben eskaintza, ekonomixiari lotutakua? Nola demontre eingo dabe herriko musikarixek aurrera instituziñuetatik nahixau bada ahal den guztixetan lau sos emon haueri nahiz eta gero beste batzueri kriston dirutzia emon? Zenbat ez ote dau konratuko Ainhoa Artetak San Andres elizan ein bihar daben kontzertuagattik! Portzierto, ni ez naz bape sinisduna, baña zer pentsatzen jatsue eliza baten kontzertu bat 25 eurotan kobratzia? Guardarropasa egongo da, ala? Ur bedeinkatuan kubatia zenbatian dau? En fin, galdera gehixei, seguraski, betiko moduan, baña preokupaziñua betikua. Nola kudeatzen da diru publikua herri honetan, herritarrok Koliseoko programaziñuan %80-a pagau behar badou sarreretan, eta aldi berian, pare-parian ikusten badou lau txakur txikitan Madrileko enpresa bati saldutako lurrak zabortegi bihurtzen? Herri hau txorua da oso, Watson maittia. Jokin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
