Jokinek
 
 
Nere galderia zera da: Nola demontre ziurtatuko dotsau herri honeri
programaketa eta bizitza kultural dexente bat ez bagara kapaza onartzeko
hori askotan (gehixenetan) ekonomikoki defizitarioa dala? Ez ote zan
izango egokixau gutxi-gora-beherako prezio estandar bat jartzia
danondako (kontzertuak 4 bat euro, antzerkiak be, pelikulak 3 euro...)
ta holan udalaren zerbitzu bat bilakatu eskaintza hau, ta ez Sala Jam,
edo Santana edo beste lokal komertzialek eitten daben eskaintza,
ekonomixiari lotutakua? Nola demontre eingo dabe herriko musikarixek
aurrera instituziñuetatik nahixau bada ahal den guztixetan lau sos emon
haueri nahiz eta gero beste batzueri kriston dirutzia emon? Zenbat ez
ote dau konratuko Ainhoa Artetak San Andres elizan ein bihar daben
kontzertuagattik! Portzierto, ni ez naz bape sinisduna, baña zer
pentsatzen jatsue eliza baten kontzertu bat 25 eurotan kobratzia?
Guardarropasa egongo da, ala? Ur bedeinkatuan kubatia zenbatian dau? 
 
 
Kontu honetan arazo bat Coliseoaren aforoa da. Coliseoan 1000 pertsona
sartuko balira ziur naiz beste kontzertu potenteagoak egin zitezkeela
eta ekonomikoki ere nahiko ondo irten zitezkeenak. Baina bada ere udalak
bere printzipioetan nola bait ere onartua duen joera, zergaitik zerbait
egin jenderik ez badoa?, edo gutxi edo ekonomikoki ez bada rentablea
irtetzen. 
Nere uztetan Coliseoak akustika aldetik dituen birtute izugarriak
infraerabiliak dira. Baita ere behar bada jendeak ez dogu kontzertuetara
joateko joera, baino hori ere egin behar da, eta hori erakundeen zer
egina badela ere deritzot. Bestalde ez badatoz kontzertu handiak, jendea
apurkanaka ere bidea ikasteko saila da, hau da kirol mailan ereduak
gertu ditugunean zaletasuna pizten zaigu: Indurain, Gasol, Nadal, Alonso
mediatikoak dira, hori ere egin behar da, kontzertu mediatikoak, bainan
hauek garestiak eta presupuestoekin arazoak, eta ... horrela kataia
ezkorra doa espiral negatiboa. Tokatu zait laneko asuntoaz Italiara,
Bolognan adibi bidez Opera denboraldiko emanaldia Roberto Alagna tenorea
40€ inguro, edo Errusiar baleta, edo kontzerto sinfonikoa, eta sekulan
ezin izan sarrera erosi, igual lau emanaldi eta sarrera guztiak aurrez
salduta (Zentzu honetan pena hartu nuen Mursego entzuteko sarrerak
erostera joatean hain gutxi salduak ikustea, famili eta lagun asko eta
askenego momenturarte ez zuten sarrera erosi, nola tokia egongo den –ez
da hauen kontrako kritika bat- normalean hori gertatzen da,
esanguragarria da. Eibarren zentzu honetan lan asko egin behar da eta
diru asko gastatu ere (inbertitu eta kulturan egiten den inbertsioa beti
da ona epe luzera, askotak guk ikus ez ditigun mugatan). Eibarrera
jendea erakartzeko balio izan leiken “inbertzioa”. Kontu luzea
etakorapillotsua hau lau hitzetan argitzeko.
Azpaldian ez ditut kalean ikusten, bainan ¿nola jotzen dute Errumania
aldetik etorri eta kalean jotzen duten zenbait taldek?, edo Errusia
aldetik etorritako kuartetoak?, ¿zergatik?.
 
Ramon
 
 
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
 
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 
__________ Información de NOD32, revisión 4465 (20090928) __________
 
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to