Bai Ramon, nik ere uste dut "Artista" bat dela Maite. Guk ere oso ondo
pasatu genuen kontzertuan. Niretzat beti izan da Rock-Star bat, inoiz
oholtza baten gainera igoko ote zen jakin gabe ere, nerabea oraindik, kalean
berarekin kruzatu eta erdi-miope erdi-despite begirada horrekin agur esan
arte bere ondotik pasatu zinela ohartu ere egiten ez zenetik. Eta oholtza
gainera ere ausardia-inkonzientzia puntu horrekin igotzen dela iruditzen
zaio ikusleari, zazpigarren pisuko balkoian loreak ureztatzeko gorputz erdi
airean jartzen duen amona bezala, eta zu azpian, noiz eroriko ote den
ikaratuta, baina irrist egiten duen bakoitzean bekain bat ere mugitu gabe
kabriola egin eta balkoian nola jarraitzen duen ikusteaz emozionatuta.

Artista da, eszenatoki handian bera bakarrik erdi-erdian eserita "bete"
egiten duelako, ia-orduterdiz eta inor aspertu gabe. Eszenatoki batera
bakarrik igotzeko ausarta edo inkonszientea izan behar da, eta Maitek
bietatik duela esango nuke, baina biak oso modu naturalean, zintzoan
eskaintzen ditu, bere proposamena ez da batere pretenziosoa, jarrera oso
"normala", hurbilekoa erakusten baitu eta horrek oso sinesgarri eta gertuko
egiten du, berehala eskuratzen du publikoaren konplizitatea.

Azkenik, esango nuke gaur egungo musika esparruan "funtzionatzeko" balio oso
garrantzitsua duela Mursegok. Orijinala da, desberdina. Eta horrek asko
balio du!

oier.


2009/9/29 Ramon Arizaga <[email protected]>

>
>
>
>
> Kronika egitea ez dakit gehiegitxo ote den niretzat, baina artistak merezi
> duelakoan aleginduko nok:
>
>
>
> Mursegoren berri hemen zerrendan izan nuen (genuen), usten juat Anderren
> eskutik eta beste norbaiten laguntzarekin Pariseko kritika ona ere jaso izan
> genuen, beraz espektatiba handiarekin joan nintzen, "Pedala"ren erabilera
> zer arraio ote da?, gitarristak etabar erabiltzen duten hori?,
> Txeloarekin?
>
> Ikusmina handia nuen...
>
> Asteartean sarrerak erostera joan nintzen, horrelako kritikak entzun
> ondoren ¡ez nadila sarrerarik gabe gera¡, lehiatilara joan sarrerak eskatu
> pantaila begiratu ea ze jarleku aukeratu eta joder¡ ¡15en bat jarleku
> bakarrik salduta¡, neureak aukeratu eta zera pentsatu nuen: "Eibarko
> musikaria etorri Eibarrera kanpoko herrialdeetan kritika ona jasota eta guk
> ¡ezta kasorik ere¡", beno jarleko onak patrikan (emazteentzat eta niretzat)
> eta etxera.
>
>
>
> Heldu da ostiral arratsa, irrikatzen nago ia zer nolako kontzertua izango
> den, txeloa bakarrik, "pedala"..., baina Mursegok ospe pizka bat badakar
> behintzat.
>
> Ordu laurden aurretik (behar den legez) gure Coliseo ederrera joan ginen
> emaztea eta biok, ezagunak agurtu etabarren ondoren ezeri egin ginen.
> Tranpaldo erdia aldean pizka bat aurreratuta bi mikro eta bi apal-mahitxo
> bata bestean trabeska eta bata bestea baino altuxeagoa, zenbait gauza hauen
> gainean, eskuko organotxoa, maraka, txirula etabar, mikrofonoen anka ondoan
> *“PEDALA “*(gitarristak erabiltzen duten horietarikoa,nola izango ote
> da?¡?¡), txeloa aldemenean eta atzeraxeago.
>
> Jendea ere sartzen, sartzen hasi da, eta azkenerako mordoxka bat biltzen
> gara. Atzerapen pizka batekin Mursego irtetzen da eta famili, lagun  eta
> abarren ohiuak, Mursegon agurren eta presentaziño ondoren lehen abestia
> asten da... txeloarekin doinu bat joten hasi (txeloa soilik ez du normalean
> sekulako zirrara eta ez da abesti birtuosista bat joten hasi dena...???),
> handik gutxira, bigarren txelo doinu bat aurrekoarekin batera (bigarren
> abotza bailitz), eta hirugarrena ere, Ai la letxe¡ Pedalarekin nahi duen
> musika edo doinu “grabatu” eta nahi duen bezain beste bidar sistematikoki
> errepikatu egiten du, ¡aluzinantea¡.
>
> Eta horrela dijoasak abestiak pasatzen eta jotzen, batzuetan
> organotxoarekin erritmo bat kalkulatuz pedalarekin grabatu eta gero txeloa,
> maraka, txirula, abotsa (bat edo bi), ureren efekto bereziak. Horrela
> harriduraz, aho zabalik, egon ginen emaztea eta biok kontzertu osoan.
>
> Bisa ere izan genuen, Mikel Laboaren doinu bat, Mursegori zenbait
> abestietan abesteko moduan somatzen zaio haren tankera izpiren bat. Ah¡ eta
> errezetaren abestia aizue en doz palabraz, In - presionante¡: Lehenik
> Musika jo, pedala martxan ipini, eta errepikatzen asten denean abestu,
> gestikulazio teatral eta guztiz.
>
> Famili giroan egindako kontzertua (famili eta lagun ugari zeuden), eta giro
> atseginea bere hilobaren “beste bat” ohiaua kontzertu erdian.
>
>
>
> MURSEGO: Oso espontanea hitzegiterakoan eta musikaria bada  artista handia
> baita ere, hauxe zan komentatzen genduana gehienok Coliseotik irtetzerakoan,
> nere amaztea tarteko.
>
> Kontzertua galdu zenutekok, kontertu desberdin, eder, eta on bat galdu
> zenuten. ¡ETA MERKEA¡ ¡iru (3) euro ziztrin¡.
>
>
>
> Ez galdu Mursego ikusteko aukera aizue.
>
>
>
> Ramon
>
>
>
>
>
> Eskerrikasko, egunen baten danak gorrak!!
>
>
>
> Ze Ramon eingozu Mursegoren kontziertuan kronikarenbat Ogrosabelendako???
>
> Ni ez naiz oso partziala...
>
>
>
> Ander
>
> Banda Munizipalan kontziertura juan ez ziñazienondako Gitanic esteeee
>
> Titanic en soinu bandaren interpretaziñoa galdu zenduen
>
> BenHur ena politagoa...
>
>
>
> Ramon Arizaga(e)k dio:
>
> >
>
> > Aste buru hau /Arroitarren/ asteburua izan dok,
>
> >
>
> > Barixakuan Mursego (musikari artista)
>
> >
>
> > Igandian Ander Bandarekin
>
> >
>
> > Segi horrela¡
>
> >
>
> >
>
> >
>
> > Ramon
>
> >
>
> >
>
> >
>
> > __________ Información de NOD32, revisión 4462 (20090927) __________
>
> >
>
> > Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
>
> > http://www.nod32.com
>
> > ------------------------------------------------------------------------
>
> >
>
> > _______________________________________________
>
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
>
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> >
>
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> >
>
> > __________ Información de NOD32, revisión 4462 (20090927) __________
>
> >
>
> > Este mensaje ha sido analizado con  NOD32 antivirus system
>
> > http://www.nod32.com
>
> >
>
> >
>
> _______________________________________________
>
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 4463 (20090928) __________
>
>
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
>
> http://www.nod32.com
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to