Nik beste plan batzuk neuzkan, aspalditxo adostuak, eta penaz geratu
nintzen, egia esan.

Hemen Mursego, Berako Karxego gaztetxean:
http://www.flickr.com/photos/ertz/3924050287/

josu.


Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
iraren 29a 11:20):
>
>
> Jokinek
>
>
>
>
>
> Nere galderia zera da: Nola demontre ziurtatuko dotsau herri honeri
> programaketa eta bizitza kultural dexente bat ez bagara kapaza onartzeko
> hori askotan (gehixenetan) ekonomikoki defizitarioa dala? Ez ote zan izango
> egokixau gutxi-gora-beherako prezio estandar bat jartzia danondako
> (kontzertuak 4 bat euro, antzerkiak be, pelikulak 3 euro...) ta holan
> udalaren zerbitzu bat bilakatu eskaintza hau, ta ez Sala Jam, edo Santana
> edo beste lokal komertzialek eitten daben eskaintza, ekonomixiari lotutakua?
> Nola demontre eingo dabe herriko musikarixek aurrera instituziñuetatik
> nahixau bada ahal den guztixetan lau sos emon haueri nahiz eta gero beste
> batzueri kriston dirutzia emon? Zenbat ez ote dau konratuko Ainhoa Artetak
> San Andres elizan ein bihar daben kontzertuagattik! Portzierto, ni ez naz
> bape sinisduna, baña zer pentsatzen jatsue eliza baten kontzertu bat 25
> eurotan kobratzia? Guardarropasa egongo da, ala? Ur bedeinkatuan kubatia
> zenbatian dau?
>
>
>
>
>
> Kontu honetan arazo bat Coliseoaren aforoa da. Coliseoan 1000 pertsona
> sartuko balira ziur naiz beste kontzertu potenteagoak egin zitezkeela eta
> ekonomikoki ere nahiko ondo irten zitezkeenak. Baina bada ere udalak bere
> printzipioetan nola bait ere onartua duen joera, zergaitik zerbait egin
> jenderik ez badoa?, edo gutxi edo ekonomikoki ez bada rentablea irtetzen.
>
> Nere uztetan Coliseoak akustika aldetik dituen birtute izugarriak
> infraerabiliak dira. Baita ere behar bada jendeak ez dogu kontzertuetara
> joateko joera, baino hori ere egin behar da, eta hori erakundeen zer egina
> badela ere deritzot. Bestalde ez badatoz kontzertu handiak, jendea
> apurkanaka ere bidea ikasteko saila da, hau da kirol mailan ereduak gertu
> ditugunean zaletasuna pizten zaigu: Indurain, Gasol, Nadal, Alonso
> mediatikoak dira, hori ere egin behar da, kontzertu mediatikoak, bainan
> hauek garestiak eta presupuestoekin arazoak, eta ... horrela kataia ezkorra
> doa espiral negatiboa. Tokatu zait laneko asuntoaz Italiara, Bolognan adibi
> bidez Opera denboraldiko emanaldia Roberto Alagna tenorea 40€ inguro, edo
> Errusiar baleta, edo kontzerto sinfonikoa, eta sekulan ezin izan sarrera
> erosi, igual lau emanaldi eta sarrera guztiak aurrez salduta (Zentzu honetan
> pena hartu nuen Mursego entzuteko sarrerak erostera joatean hain gutxi
> salduak ikustea, famili eta lagun asko eta askenego momenturarte ez zuten
> sarrera erosi, nola tokia egongo den –ez da hauen kontrako kritika bat-
> normalean hori gertatzen da, esanguragarria da. Eibarren zentzu honetan lan
> asko egin behar da eta diru asko gastatu ere (inbertitu eta kulturan egiten
> den inbertsioa beti da ona epe luzera, askotak guk ikus ez ditigun mugatan).
> Eibarrera jendea erakartzeko balio izan leiken “inbertzioa”. Kontu luzea
> etakorapillotsua hau lau hitzetan argitzeko.
>
> Azpaldian ez ditut kalean ikusten, bainan ¿nola jotzen dute Errumania
> aldetik etorri eta kalean jotzen duten zenbait taldek?, edo Errusia aldetik
> etorritako kuartetoak?, ¿zergatik?.
>
>
>
> Ramon
>
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
>
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 4465 (20090928) __________
>
>
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
>
> http://www.nod32.com
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to