Igor Leturia(e)k dio:
Nik ere froga bat egitea proposatuko dizut: zure neurgailu hori gabe, norbaitek jar zaitzala tokietan non zuk ez dakizun igorpen elektromagnetikorik dagoen edo ez edo zenbatekoa dagoen, eta ea asmatzen duzun zeinetan zauden 20 mW-tik gora.

    Igor Leturia

Egia esateko, pentsatzen jarrita...hau ere oso erabilgarria izan daiteke enpirikoki. Gorputzaren sensoreren batek igartzen badu ukaezina delako efektu termikoez gain, eragina dagoela, bestela ezin igarri, eta horrek hankaz gora botako luke orain arte esan duzun guztia, baita ICNIRPek SAR hutsaz gomendio-muga ezartzeko kriterioa ere.

Argi ere gelditu behar den kontua, zer den frogatu nahi duguna. Eragin biologikoak dauden edo ez behatzea da nik daukadan helburua. Zein da zurea?

Edozein modutan, askoz ere froga hobeak dira oheko inmisioarekin egin daitezkenak.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to