Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren 10a 11:02):
> > ¡Hau da hau eztabaida¡, > > Egun zientziarekin arlo askotan gertatzen dena, etxeko labeak eragin duenez > guzti hau, janariarekin bada eztabaida sakona Transgenikoen inguruan, > Bai Asierrek bai Igorrek euren aldeko zientzilari desberdinen lanen > aipamenak egin dituzte, > Ni nola ezkorra agertu naizen hasieratik, Asierrek aipatutako zientzilarien > lanok nahikoa zaizkit, normalean hori egiten dut, egun zientzilarien lanek > konklusio desberdinetara heltzen dira, nire ustetan nork ordaitzen detzen > arabera ere badago zer ikusia, horregatik nik neure iritzia babesten duten > lanak baldin badaude nahikoa zait. > Ramon, beti izango duzu zure tesia babestuko duen zientzialariren bat. Eta jarrera hori justifikatua baldin badago, barkatu gauzak nahastea baina jarrera berdin-berdina deritzot Eibarko Udal Gobernuarena Errebal kasuan: badauka teknikoren bat bere jarrera justifikatzen duena, eta horrela denez, ez dauka zertan zure informe teknikoei kasu egin. Badauzka bere informe teknikoak eta horiek bere iritzia babesten dutenez, nahikoa zaie. ¡¡Ez dit balio!! Igor Leturia eta Asier Arregiren eztabaidak, bestalde, aspaldi pasa ditu nire interes-gaitasun-ulermen-inplikazio mailak. Zientzia ikerketak egonda ere eta sineskeriak sineskeri, nire kasua norbaiti interesatzen bazaio: -Mikrouhina erabiltzen dut edozein janari berotzeko, edo sukaldatzeko ere bai, baldin eta jaki horiek gordinik jan baldin badaitezke (adibidez, ogia+tomatea+gazta+jamoia=pizza mikrouhinean). -Mikrouhinean berotutakoa momentuan ez badut kontsumitzen, bota egiten dut. Horregatik saiatzen naiz jango dudana besterik ez berotzen. -Ez dut mikrouhina erabiltzen gordinik jan "ezin" daitezkeen gauzak prestatzeko (arraina, odolostia...). Ez dut sinisten jateko moduan prestatzen direnik horrela. -Edozein gauza berotzeko, esnea ere, aukera baldin badaukat nahiago dut lapikoan (testura eta zapore diferenteak dutela esango nuke, baina ez dut egiten uhinen beldurrez). Hala ere mikrouhina erabiltzen dut normalean esnea berotzeko ere, goizero eta gauero. Mikrouhinak kalte handiak eragiten baldin badizkit akabatuta nago: egunero gutxien-gutxienez birritan erabiltzen dut. Eta ez naiz oso biziosoa alkohola eta tabakoarekin, baina seguru nago parrandetako zigarro eta ginkasek kalte handiagoa egiten didatela mikrouhinak eta wifiak baino. Eta zigarro eta ginkas batek lagundu zaitzake sozializatzen, baina ez dizute bizitza errazten. Mikrouhinak bai. Gora parranda eta komodidadea. Osasuna guztiontzat, josu.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
