Ramon, beti izango duzu zure tesia babestuko duen zientzialariren bat. Eta jarrera hori justifikatua baldin badago, barkatu gauzak nahastea baina jarrera berdin-berdina deritzot Eibarko Udal Gobernuarena Errebal kasuan: badauka teknikoren bat bere jarrera justifikatzen duena, eta horrela denez, ez dauka zertan zure informe teknikoei kasu egin. Badauzka bere informe teknikoak eta horiek bere iritzia babesten dutenez, nahikoa zaie. ¡¡Ez dit balio!!
Dena irakurrita gero hi udalaren adibidearekin ni baino gertuago habil Proposamen bat zegoen nire itxatzian, hau modu konstruktiboa da eta berauxe zen garrantzizko datoa. At geratu da nonbait. Objetiboa neurketa bat eduki eta gero bakoitzak nahi duena egin dezala hori idatzi dot (beste hitz batzuekin), beraz libertadea guztiontzat, Noski neurketa barik ere bai, baina nik neurketaren aldeko interesa hasaldu dot. ¿Hire adibidean ba ahal da neurketa egiteko proposamenik?, ezezkoan najak Orduan balio ez duena adibidea dok (barkatu eta ez dot honekin gehiago jarraituko), Aproba egitean dut interesa, aprobak neuri dato objetiboak emongo didaten itxaropenarekin, gero zer egin beste kontu bat ¡Izan huntsa eta egin parranda¡ Ramon Igor Leturia eta Asier Arregiren eztabaidak, bestalde, aspaldi pasa ditu nire interes-gaitasun-ulermen-inplikazio mailak. Zientzia ikerketak egonda ere eta sineskeriak sineskeri, nire kasua norbaiti interesatzen bazaio: -Mikrouhina erabiltzen dut edozein janari berotzeko, edo sukaldatzeko ere bai, baldin eta jaki horiek gordinik jan baldin badaitezke (adibidez, ogia+tomatea+gazta+jamoia=pizza mikrouhinean). -Mikrouhinean berotutakoa momentuan ez badut kontsumitzen, bota egiten dut. Horregatik saiatzen naiz jango dudana besterik ez berotzen. -Ez dut mikrouhina erabiltzen gordinik jan "ezin" daitezkeen gauzak prestatzeko (arraina, odolostia...). Ez dut sinisten jateko moduan prestatzen direnik horrela. -Edozein gauza berotzeko, esnea ere, aukera baldin badaukat nahiago dut lapikoan (testura eta zapore diferenteak dutela esango nuke, baina ez dut egiten uhinen beldurrez). Hala ere mikrouhina erabiltzen dut normalean esnea berotzeko ere, goizero eta gauero. Mikrouhinak kalte handiak eragiten baldin badizkit akabatuta nago: egunero gutxien-gutxienez birritan erabiltzen dut. Eta ez naiz oso biziosoa alkohola eta tabakoarekin, baina seguru nago parrandetako zigarro eta ginkasek kalte handiagoa egiten didatela mikrouhinak eta wifiak baino. Eta zigarro eta ginkas batek lagundu zaitzake sozializatzen, baina ez dizute bizitza errazten. Mikrouhinak bai. Gora parranda eta komodidadea. Osasuna guztiontzat, josu.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
