Boikota, ideia minimo batzutan bat egin ezkero, bai lehen eta bai orain
egingo neuke, eta ez arrazoi politikoegaittik, arrazoi legalegaittik
baino. Ze demontre, Partiduen Legian alde! Gora partiduen legia!...ze
lege hori zuzen aplikauta PP eta PSOE legez kanpo egon biharko lirake ta.
PPk askotan defendatu eta justifikau dau Irakeko gerria. Gogoratzekua da
gerra honetan Gernikan baino askobe sarraski haundixaguak egin dirana
(edo Durangon eta Eibarren), merkatuak (poblaziño zibila) be
bonbakatuta, milaka eta milaka heriotza sortu (ETAren erahilketa kopurua
erridikuluan lagata), helburu ekonomikuak lortzeko teknika terroristak
erabiliz. Oso terroristak esan bihar...uraniua be barra barra
erabilitta. Erradiaktibidade kantidadiari
<http://eibar.org/blogak/arregi/archive/2008/04/24/irakeko-gerra-eta-aldaketa-klimatikoa>
begiratuta...flipatzekua.
Gainera Españako estatuak ondiokan ez dau gaitzetsi Gernikako bonbaketa
(zibileri zuzendutako lehelengo aire bonbaketa), eta bide batez,
instituzionalki barkamena eskatu, Alemaniako Gobernuak 50. urteurrenian
egin zeban moduan. Partidueri ez ezik, gobernueri be luzatuko netseke
partiduen legiori, edo erregetzari. Erregiak kondenau ete dau ba, Iraken
Espainiako Estatuaren oneritziz eta laguntzaz egindako ekintza
terroristarik? Ez al dago "colaboración con banda armada"?
GAL bera be hor dago, justifikatzera be oldartzen dala X jaun mafioso
eta demokrata.
Lotsagarrixa begittantzen jata demokrazia deitzia sistemari, eta joku
arau horietan parte hartziagaittik demokrata autoizendatzia.
Edozein tokittan politikoki parte hartziari ondo deritzot, baina gauza
bakotxari bere izenez argi deittuta.
A. Arregi
15/02/2011 8:23(e)an, Juan Jose Araolaza(e)k idatzi zuen:
Josu, ni zeharo desberdin dela iruditzen zaidak. 2003an HB beste
posizioan zegoen indarkeria eta ETA ren iraupena eta bere beharra
euskal gatazkan. Eta hori EAJ, eta beste alderdiekin ezin konpondu
izan zuan, dena apurtu arte.
Orain horrelakorik ez dok gertatzen. Denak ados zeudek "politika" dela
alderdien ekintza. Eta horrek bateratzen dizkik estratejiak. Orain
posible ikusten diat boikota hori, ez badute Sortu legalizatzen.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.