"Besugo" mozorrua jantzi bihar dot erantzuteko...baina halakuen denboria
danez...Nere besugokerixiak hankarik eta bururik ez dau eukiko akaso,
baina zeuriak gorputzik be ez daka, Lege horretako hitzetatik kanporako
interpretaziñua egitten dozun tamañan.
Irakeko gerra bultzatzia, erreztia eta ondorenian be errazoitzian
gañian, legiaren aplikaziñorako oinarri faltia daguala ikusten
jarraitzen dozu. Nun eta...
Ba hasieran bertan:
"persiga deteriorar o destruir el régimen de libertades o
imposibilitar o eliminar el sistema democrático"
Iraken hori ezarri nahi zeben, eta ez hori ezabatu. Se supone.
Josu ondo irakurri legia mesedez. Baldintza bat ez betetziak ez detsa
inungo oinarri faltarik ematen. Edozein betetzia nahikua da-eta legia
ezartzeko, eta Irakekuakin hauxe betetzen da:
/Fomentar, propiciar o legitimar la violencia como método para la consecución
de objetivos políticos/
Hortik aurrera interpretaziñuak.
GAL eta PSOEren kasurako legiak idatziz diñona, partiduan bilakaera historikua
kontutan hartu bihar dala da, ez dau zehazten gaur egun existidu bihar dan edo
ez erakunde terrorista hori. Edo GALek edo ETAk Frantziako estatuan egindako
ekintzetarako salbuetsita dagozen partiduen erantzunak edo epaitzen diran
jarrerak.
Legian aplikaziñorako ez da zehazten atentauak nun eginak diran edo
ziran...Frantzian, Iraken edo Txinan. Legiak biolentziaren aurrian Españako
partidu batek dakan jarreria epaitzeko helburua daka.
Mozorro on,
A. Arregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.