Juanjo, Zentzua izan dezakeen ari zara esaten, eta bapo, ados, ni esaten ari naizena da EAJren oinarri sozialak ez lukeela ez ulertuko ez onartuko. 2003an ezta, baina orain, gutxiago.
josu. Juan Jose Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren 15a 08:23): > Josu, ni zeharo desberdin dela iruditzen zaidak. 2003an HB beste posizioan > zegoen indarkeria eta ETA ren iraupena eta bere beharra euskal gatazkan. Eta > hori EAJ, eta beste alderdiekin ezin konpondu izan zuan, dena apurtu arte. > Orain horrelakorik ez dok gertatzen. Denak ados zeudek "politika" dela > alderdien ekintza. Eta horrek bateratzen dizkik estratejiak. Orain posible > ikusten diat boikota hori, ez badute Sortu legalizatzen. > > 2011/2/14 Josu Mendicute <[email protected]> >> >> Arzallusek dio damutzen dela hori egin ez izanaz. Nik uste dot botoa >> EAJri ematen diotenen gehienek ez luketela gaur egun neurri hori >> ulertuko. Agian bai orduan, 2003an, baina ez orain, 2011an. Esango >> neuke denboran poderioz digestiñua ein dabela sozialista danek >> (sozialista asko egongo ziran alderdien legiaren kontra) eta baitta >> jeltzale gehixenek. >> >> Inkestek aurkakua esaten dabe. Baina nik uste dot kontra eittiarren >> dala. Euskal gizartiak onartu ein dau lege hori dagoeneko (ez >> Espainiar gizartiak bezain beste, baina onartu dau). Eta EAJko >> buruzagixek be, kontrakua badiñue be, azkenian irentsi dabela lege >> hori. Bestiak beste ikusi dabelako -espero ez bezela- ezker abertzalia >> bideratu dabela nahi zeben tokitik. >> >> Horren aurrian pentsatzia EAJ ez dala aurkeztuko ilusiño haundiegixa >> iruditzen jata, eta Ezker Batuak, Alternatibak, Eusko Alkartasunak, >> Aralarrek, Hamaikabatek.. ez aurkeztia erabakitzen badabe, ba bapo. >> Zaratia eingo dabe euren zirkuluetan, baina sigla asko izan arren >> gutxiengoa dira. >> >> Proposamen ilusoa da. Edo proposamena barik, "egin beharko luketen" >> zerbait da, baina jakin badakiguna ez duela inork egingo. >> >> josu. >> >> _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
