Erabat ados Asierrekin.
Serafin
15/02/2011 11:44(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen:
Boikota, ideia minimo batzutan bat egin ezkero, bai lehen eta bai
orain egingo neuke, eta ez arrazoi politikoegaittik, arrazoi
legalegaittik baino. Ze demontre, Partiduen Legian alde! Gora
partiduen legia!...ze lege hori zuzen aplikauta PP eta PSOE legez
kanpo egon biharko lirake ta.
PPk askotan defendatu eta justifikau dau Irakeko gerria. Gogoratzekua
da gerra honetan Gernikan baino askobe sarraski haundixaguak egin
dirana (edo Durangon eta Eibarren), merkatuak (poblaziño zibila) be
bonbakatuta, milaka eta milaka heriotza sortu (ETAren erahilketa
kopurua erridikuluan lagata), helburu ekonomikuak lortzeko teknika
terroristak erabiliz. Oso terroristak esan bihar...uraniua be barra
barra erabilitta. Erradiaktibidade kantidadiari
<http://eibar.org/blogak/arregi/archive/2008/04/24/irakeko-gerra-eta-aldaketa-klimatikoa>
begiratuta...flipatzekua.
Gainera Españako estatuak ondiokan ez dau gaitzetsi Gernikako
bonbaketa (zibileri zuzendutako lehelengo aire bonbaketa), eta bide
batez, instituzionalki barkamena eskatu, Alemaniako Gobernuak 50.
urteurrenian egin zeban moduan. Partidueri ez ezik, gobernueri be
luzatuko netseke partiduen legiori, edo erregetzari. Erregiak kondenau
ete dau ba, Iraken Espainiako Estatuaren oneritziz eta laguntzaz
egindako ekintza terroristarik? Ez al dago "colaboración con banda
armada"?
GAL bera be hor dago, justifikatzera be oldartzen dala X jaun mafioso
eta demokrata.
Lotsagarrixa begittantzen jata demokrazia deitzia sistemari, eta joku
arau horietan parte hartziagaittik demokrata autoizendatzia.
Edozein tokittan politikoki parte hartziari ondo deritzot, baina gauza
bakotxari bere izenez argi deittuta.
A. Arregi
15/02/2011 8:23(e)an, Juan Jose Araolaza(e)k idatzi zuen:
Josu, ni zeharo desberdin dela iruditzen zaidak. 2003an HB beste
posizioan zegoen indarkeria eta ETA ren iraupena eta bere beharra
euskal gatazkan. Eta hori EAJ, eta beste alderdiekin ezin konpondu
izan zuan, dena apurtu arte.
Orain horrelakorik ez dok gertatzen. Denak ados zeudek "politika"
dela alderdien ekintza. Eta horrek bateratzen dizkik estratejiak.
Orain posible ikusten diat boikota hori, ez badute Sortu legalizatzen.
---------------------------------------------------------------------------------------------------
*Texto añadido por Panda GP 2011:*
Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un
mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente
vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM!
<http://localhost:6083/Panda?ID=pav_2284&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5CSERAFIN%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Security%5CPanda+Global+Protection+2011%5CAntiSpam>
---------------------------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.