Ba ni ez nago ados, Asier. Planteatzen ari zaranak ez daka, nere ustez, inungo oinarririk.
Alderdien Legeak dio Alderdien Legeak diona. Ni -agian oker- saiatu naiz laburbiltzen, eta lege hori irakurrita Sorturen legalizazioa defendatzen. http://eibar.org/blogak/josu/archive/2011/02/10/legea-eskuan-onerako-eta-txarrerako Baina lege horrek ez du ezer esaten duela 20 urte gertatutakoaz, are gutxiago duela 40 urteko kontuetaz, eta zer esanik ez duela 75 urtekoetaz. Hala behar lukeen ala ez beste kontu bat da. Alderdien legea dago erakunde terroristekin nolabaiteko elkarlanean diharduten alderdiak baztertzeko alderdien jokotik (eta ez dot esan demokraziatik, esan dot alderdien jokotik, uste dot guztiz zuzen esan dotela). - PP ez dago Francoren diktadurarekin elkarlanean, diktadura horren menpe ez gaudelako jada. - PSOE ez dago GALekin elkarlanean, izatekotan egon zen. - Sortuk ere, nik dakidala, ez ditu gaitzetsi ETAk orain arte egindako atentatuak Legeak ez du esaten iragana gaitzetsi behar denik. Irakeko gerra... Irakeko gerra nazioarteko konflikto bat zan, hasteko. Eta teorian ez zekan helburu "sistema demokratikoa ezabatzea, printzipio demokratikoak urratzea edo askatasunen erregimena hondatzea". Horretara lege horrek ez dau balio. Filosofiaz ari bagara, ba oso ondo, baina "Gora Alderdien Legea!" esan eta horren aplikazioan PP eta PSOE ilegalizatu behar dituztela hain lasai botatzea tokiz kanpo dago. josu. Serafin Basauri<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren 15a 12:49): > Erabat ados Asierrekin. > > Serafin > > 15/02/2011 11:44(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen: > > Boikota, ideia minimo batzutan bat egin ezkero, bai lehen eta bai orain > egingo neuke, eta ez arrazoi politikoegaittik, arrazoi legalegaittik baino. > Ze demontre, Partiduen Legian alde! Gora partiduen legia!...ze lege hori > zuzen aplikauta PP eta PSOE legez kanpo egon biharko lirake ta. > > PPk askotan defendatu eta justifikau dau Irakeko gerria. Gogoratzekua da > gerra honetan Gernikan baino askobe sarraski haundixaguak egin dirana (edo > Durangon eta Eibarren), merkatuak (poblaziño zibila) be bonbakatuta, milaka > eta milaka heriotza sortu (ETAren erahilketa kopurua erridikuluan lagata), > helburu ekonomikuak lortzeko teknika terroristak erabiliz. Oso terroristak > esan bihar...uraniua be barra barra erabilitta. Erradiaktibidade > kantidadiari begiratuta...flipatzekua. > > Gainera Españako estatuak ondiokan ez dau gaitzetsi Gernikako bonbaketa > (zibileri zuzendutako lehelengo aire bonbaketa), eta bide batez, > instituzionalki barkamena eskatu, Alemaniako Gobernuak 50. urteurrenian egin > zeban moduan. Partidueri ez ezik, gobernueri be luzatuko netseke partiduen > legiori, edo erregetzari. Erregiak kondenau ete dau ba, Iraken Espainiako > Estatuaren oneritziz eta laguntzaz egindako ekintza terroristarik? Ez al > dago "colaboración con banda armada"? > > GAL bera be hor dago, justifikatzera be oldartzen dala X jaun mafioso eta > demokrata. > > Lotsagarrixa begittantzen jata demokrazia deitzia sistemari, eta joku arau > horietan parte hartziagaittik demokrata autoizendatzia. > > Edozein tokittan politikoki parte hartziari ondo deritzot, baina gauza > bakotxari bere izenez argi deittuta. > > A. Arregi > > > 15/02/2011 8:23(e)an, Juan Jose Araolaza(e)k idatzi zuen: > > Josu, ni zeharo desberdin dela iruditzen zaidak. 2003an HB beste posizioan > zegoen indarkeria eta ETA ren iraupena eta bere beharra euskal gatazkan. Eta > hori EAJ, eta beste alderdiekin ezin konpondu izan zuan, dena apurtu arte. > Orain horrelakorik ez dok gertatzen. Denak ados zeudek "politika" dela > alderdien ekintza. Eta horrek bateratzen dizkik estratejiak. Orain posible > ikusten diat boikota hori, ez badute Sortu legalizatzen. > > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > Texto añadido por Panda GP 2011: > > Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de > correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para > reclasificarlo: ¡Es SPAM! > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
