ETBko berriemailearen alde.
Nik ez dut ezagutzen, baina Vanessa Sanchez oso profesional ona iruditzen zait. Frantziako berri egoki asko ematen du egunero, euskaraz nahiz gaztelaniaz, ETBko kate bietatik (ez dakit irratietan ere ez ote duen egiten). Bersatilitate handia erakutsiz, gainera, Ukrainara bera bidali zuten berriemaile berezi gisa, eta hotzetik berora eginez, handik Asia Hegoaldera. Horri gutxi iritzirik, igande honetan bertan tsunamiaren kalteen berri emanez erreportajea idatzi zuen Berria-n.
Klixe espainolak denoi sartzen zaizkigu, eta ona esatea eta zuzentzea. Baina profesional on baten lana maiseatu eta lardaskatu gabe.
X.
El 08/01/2005, a las 22:05, Imanol Trebi�o escribi�:
Amati�ok:
Are gehiago ETB1-eko esatari panpoxak, inondik inora gorritu gabe,
itsasoak Malbina uharteetan eragindako kalte larriak kontatzen zituela...
Hori ez neban entzun, baina uda partian erdarazko teleberrian ipini
zeben neska bat etengabe hanka sartzen zebana. Lehenengoan harritu nintzen,
bigarrenean ez hainbeste, hortik aurrera ja preparatuta nengoan "Ea zer
egitten doskun oinguan". Berria zan eta profesioa ikasteko denbora behar
dala esaten neban neure kautan.
i.t.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
