Harro samarra iruditu eta ez diot sinpatia handirik Lance Armstrong-i baina orain urte batzuk zer pentsatua eman zidan elkarrizketa baten gai honi buruz esan zituenak. Estatu Batuen eta Europaren arteko desberdintasunez galdetu zioten, eta denden ordutegiak aipatu zituen. Marsella aldean bizi zen, eta bertara iritsi berritan eraman ezinezkoa gertatzen zitzaion gaueko 22.00etan dendak itxita aurkitzea. Estatu Batuetan gaueko edozein ordutan jatekoa erosteko aukera zuen, eta ernegatu egiten zuen Europan aukera hori ez izateak. Baina, hilabeteak pasa ahala egoera berrira ohitu, eta bakoitzak bere buruarekin hartu beharreko disziplina eta antolaketa xume hori onartuta, ordutegi zorrotzak milaka dendariri bere bizitza propioa izateko eta lanaren esklabutza gutxienez mugatzeko aukera ematen ziola ohartua zen, eta hori, askatasun balore handitzat ulertu zuen. Hara paradoxa, ordutegi mugek askeago egiten zuten europarra eta ordutegi libreek morroiago estatubatuarra txirrindulari handiaren begietan.

oier.




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to