Joder, Markos, gauza bat duk hi orain hiperliberala bihurtzea, eta beste bat inozoki pentsatzea ordutegi libreak lanpostuak sortuko dituela.

X.

El 17/01/2005, a las 10:50, markos zapiain escribi�:

antzeko zerbait aldarrikatzen dute kristau askok sexuaz, emazte jipoitu
batzuek bizimodu autonomoaz edo euskal konstituzionalistek
autodeterminazioaz: debekatu egiten digute, eta muga horrek egiten gaitu
libre


eta bien bitartean, lanpostuak galdu eta galdu

lan baldintzen duintasuna da zorrozki kontrolatu beharrekoa, baina lanpostu
berriak sortzeko aukerari uko egiteke


----- Original Message -----
From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, January 17, 2005 10:11 AM
Subject: Re: [eibar] ordutegi libreen alde




Harro samarra iruditu eta ez diot sinpatia handirik Lance Armstrong-i
baina orain urte batzuk zer pentsatua eman zidan elkarrizketa baten gai
honi buruz esan zituenak. Estatu Batuen eta Europaren arteko
desberdintasunez galdetu zioten, eta denden ordutegiak aipatu zituen.
Marsella aldean bizi zen, eta bertara iritsi berritan eraman ezinezkoa
gertatzen zitzaion gaueko 22.00etan dendak itxita aurkitzea. Estatu
Batuetan gaueko edozein ordutan jatekoa erosteko aukera zuen, eta
ernegatu egiten zuen Europan aukera hori ez izateak. Baina, hilabeteak
pasa ahala egoera berrira ohitu, eta bakoitzak bere buruarekin hartu
beharreko disziplina eta antolaketa xume hori onartuta, ordutegi
zorrotzak milaka dendariri bere bizitza propioa izateko eta lanaren
esklabutza gutxienez mugatzeko aukera ematen ziola ohartua zen, eta
hori, askatasun balore handitzat ulertu zuen. Hara paradoxa, ordutegi
mugek askeago egiten zuten europarra eta ordutegi libreek morroiago
estatubatuarra txirrindulari handiaren begietan.


oier.







----------------------------------------------------------------------- -----
----



_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to