Hipotesi baikorrenean, igandetan-eta zabaltzeak kontsumoa haunditu dezake, eta lanpostu gehiago sortu guztira. Hala ere, kontsumoa/produkzioa katea etengabe handitzen joatea, kapitalismoaren logika izan arren, ezin da azkengabea izan. Planetaren baliabideak mugatuak direla eta halako rollo ekologistak errepikatzen hasi behar ote dut?
Bestalde, lanik ezaren arazoa askoz txikiagoa da gaur egun orain dela 20 urte baino. Beharbada Goierri eskualde pribilegiatua da eta Bermeon larriago dabiltza, baliteke. Dena dela, lanpostu berrien sorrera akritikoki gauza guztien gainetik jartzeak edozer onartzera eraman gaitzake: desarrollismoak bultzaturiko azpiegitura txikitzaileak, armamendu-fabrikak eta beste.
X. El 17/01/2005, a las 11:16, markos zapiain escribi�:
ametsak amets, gizarte egitez liberal antzeko batean bizi gaituk, eta hemen
sortzen diren arazoei aurre egin behar: laneza diagu arazorik larrienetakoa
edozelan ere, lan baldintzak dituk zorrozki kontrolatu beharrekoak, ordutegiak eta soldatak: arlo horretan, liberaltasunik batere ez
behin hori ondo kontrolatuta, ez diat uste burugabea denik pentsatzea
saltoki handi batek igandez eta jaiegunez zabalduz lanpostu berriak sortuko
direla
ematen dik lanezak benetako minik egin ez dion jendea dabilela nagusi sindikatuetan eta iritzilarien artean
----- Original Message ----- From: "Xabier Mendiguren" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Monday, January 17, 2005 10:54 AM Subject: Re: [eibar] ordutegi libreen alde
Joder, Markos, gauza bat duk hi orain hiperliberala bihurtzea, eta beste bat inozoki pentsatzea ordutegi libreak lanpostuak sortuko dituela.
X.
El 17/01/2005, a las 10:50, markos zapiain escribi�:
antzeko zerbait aldarrikatzen dute kristau askok sexuaz, emazte jipoitu
batzuek bizimodu autonomoaz edo euskal konstituzionalistek
autodeterminazioaz: debekatu egiten digute, eta muga horrek egiten
gaitu
libre
eta bien bitartean, lanpostuak galdu eta galdu
lan baldintzen duintasuna da zorrozki kontrolatu beharrekoa, baina lanpostu berriak sortzeko aukerari uko egiteke
----- Original Message ----- From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Monday, January 17, 2005 10:11 AM Subject: Re: [eibar] ordutegi libreen alde
Harro samarra iruditu eta ez diot sinpatia handirik Lance Armstrong-i
baina orain urte batzuk zer pentsatua eman zidan elkarrizketa baten
gai
honi buruz esan zituenak. Estatu Batuen eta Europaren arteko
desberdintasunez galdetu zioten, eta denden ordutegiak aipatu zituen.
Marsella aldean bizi zen, eta bertara iritsi berritan eraman ezinezkoa
gertatzen zitzaion gaueko 22.00etan dendak itxita aurkitzea. Estatu
Batuetan gaueko edozein ordutan jatekoa erosteko aukera zuen, eta
ernegatu egiten zuen Europan aukera hori ez izateak. Baina, hilabeteak
pasa ahala egoera berrira ohitu, eta bakoitzak bere buruarekin hartu
beharreko disziplina eta antolaketa xume hori onartuta, ordutegi
zorrotzak milaka dendariri bere bizitza propioa izateko eta lanaren
esklabutza gutxienez mugatzeko aukera ematen ziola ohartua zen, eta
hori, askatasun balore handitzat ulertu zuen. Hara paradoxa, ordutegi
mugek askeago egiten zuten europarra eta ordutegi libreek morroiago
estatubatuarra txirrindulari handiaren begietan.
oier.
---------------------------------------------------------------------- -
-----
----
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
----------------------------------------------------------------------- -----
----
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
