ametsak amets, gizarte egitez liberal antzeko batean bizi gaituk, eta hemen
sortzen diren arazoei aurre egin behar: laneza diagu arazorik larrienetakoa

edozelan ere, lan baldintzak dituk zorrozki kontrolatu beharrekoak,
ordutegiak eta soldatak: arlo horretan, liberaltasunik batere ez

behin hori ondo kontrolatuta, ez diat uste burugabea denik pentsatzea
saltoki handi batek igandez eta jaiegunez zabalduz lanpostu berriak sortuko
direla

ematen dik lanezak benetako minik egin ez dion jendea dabilela nagusi
sindikatuetan eta iritzilarien artean


----- Original Message -----
From: "Xabier Mendiguren" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, January 17, 2005 10:54 AM
Subject: Re: [eibar] ordutegi libreen alde


Joder, Markos, gauza bat duk hi orain hiperliberala bihurtzea, eta
beste bat inozoki pentsatzea ordutegi libreak lanpostuak sortuko
dituela.

X.

El 17/01/2005, a las 10:50, markos zapiain escribi�:

> antzeko zerbait aldarrikatzen dute kristau askok sexuaz, emazte jipoitu
> batzuek bizimodu autonomoaz edo euskal konstituzionalistek
> autodeterminazioaz: debekatu egiten digute, eta muga horrek egiten
> gaitu
> libre
>
> eta bien bitartean, lanpostuak galdu eta galdu
>
> lan baldintzen duintasuna da zorrozki kontrolatu beharrekoa, baina
> lanpostu
> berriak sortzeko aukerari uko egiteke
>
> ----- Original Message -----
> From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Monday, January 17, 2005 10:11 AM
> Subject: Re: [eibar] ordutegi libreen alde
>
>
>>
>>
>> Harro samarra iruditu eta ez diot sinpatia handirik Lance Armstrong-i
>> baina orain urte batzuk zer pentsatua eman zidan elkarrizketa baten
>> gai
>> honi buruz esan zituenak. Estatu Batuen eta Europaren arteko
>> desberdintasunez galdetu zioten, eta denden ordutegiak aipatu zituen.
>> Marsella aldean bizi zen, eta bertara iritsi berritan eraman ezinezkoa
>> gertatzen zitzaion gaueko 22.00etan dendak itxita aurkitzea. Estatu
>> Batuetan gaueko edozein ordutan jatekoa erosteko aukera zuen, eta
>> ernegatu egiten zuen Europan aukera hori ez izateak. Baina, hilabeteak
>> pasa ahala egoera berrira ohitu, eta bakoitzak bere buruarekin hartu
>> beharreko disziplina eta antolaketa xume hori onartuta, ordutegi
>> zorrotzak milaka dendariri bere bizitza propioa izateko eta lanaren
>> esklabutza gutxienez mugatzeko aukera ematen ziola ohartua zen, eta
>> hori, askatasun balore handitzat ulertu zuen. Hara paradoxa, ordutegi
>> mugek askeago egiten zuten europarra eta ordutegi libreek morroiago
>> estatubatuarra txirrindulari handiaren begietan.
>>
>> oier.
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
> -----------------------------------------------------------------------
> -----
> ----
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to