Nik be sinesgarrixa ereste'etzat ba.
"Dirty Harry"ña egitten daben kanpeoiak ba dagozela, bene-benetan siñisten juat.
"Izaronews"eko foruan ezagutu nittuan ertzain batzu, ezizenez jakiña, eta askondako, legia
"oztopo" bat zan, Gizartia defenditzeko euren kruzada santuan.
Txakur peligrosuak kate mozian lotu bihar dira. Hamen, hegoaldian, "watchdog"
tipoko erakunde bat falta da, estatu frantsesian dagozen lakotxiak. Kartzelak eta
poliziakuen biharra lupaz eten barik begiratzen dabizenak. EHNAMeko erakunderen bat
saiatzen da hortan, baiña hainbeste arrazoiengaittik ez da efektibua.
O.
Mitxelek:
Epaiketan izan ziren familiar eta lagunek esaten dute bertan deklaratu
zuten ertzainek kontradizio ugari erakutsi zutela, agerian zela
guzurretan ari zirela, bertan ziren zuzenbideko ikasleek ere barre
egiten zutela... eta akusazioak ez zeukala beste inondik heltzerik
kasuari. Adierazgarria da Ertzaintzak aurkeztu zituen "froga"
gehigarriak: Berango-Algorta arteko metroko ordutegia eta Lidon hil
zuten tokiaren aurreko parkearen argazki bat, bertan eserleku bat
dagoela eta bertatik bigilatu zituela Orkatzek Lidonen mugimenduak.
Ni bat nator aipatutako teoria horrekin. Orkatz torturatu zutela ere
konbentzituta nago. Eta orain ertzainek euren lana borobildu dute.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]