On 12/20/06, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Ene ustez --eta printzipio ideologikua dok--  ez daok kolorerik Orange eta
> Euskaltelen artian. Eta, ahal izanezkero, printzipio hau betetzen juat
> esnia, yogurta, atuna, ardua edo erropia erosterakuan be. Nik, ahal dala,
> zergak euskal haziendan  ordaintzen dittuen enpresak aukeratzen saiatzen
> nok. Uste juat nere inguruko lanpostuak gehitzen dittuela, nere ingurua
> aberasten dabela eta, teoriaz behintzat, baitta nere zergak murrizten
> lagundu be. Eta, gaiñera, uste juat nere aukera hau, hamarretik bedratzitan,
> ez dala nik kontsumitzen dittuten produktuen kaltetan.

Printzipio ona eta neretzat baliagarria izan dena Euskaltelen kasuan.
Baina aspertu naiz, Euskaltelen kasuan produktuen eta zerbitzuaren
kaltetan da, eta publizitate "sinpatikoak" eta "gutarrak" egiteaz
aparte borondate gutxi agertu dute.

- Zerbitzu okerragoa
- Produktu okerragoak
- Euskarazko tratu marjinala
- Prezio altuagoak
- Erantzukizunetan eskakeoa
- Iruzur saiakerak
- Nere blogean komentatu ditudan beste tratu txar batzuk:

Serie guztia hemen:

http://tinyurl.com/ykwtnr

Bai, badakit beste edozein konpainia ere ez dela pagotxa, baina
behintzat produktu egokiak eta prezio egokiagoak ematen dituztela
iruditzen zait.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to