On 12/23/06, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > 4. Bajirudik Euskaltelek numeruak egin dittuala lehen aukeria kontuan > hartuta. Bigarrena be izan leikian baiña, orduan, iñontzat egindako > banaketia garestixagua izango zuan ez dok?
Barkatu, baina galdera ez dot ulertzen. Pixka bat gehiago azaltzeko: Kontua ez dago tresnerian, ez dut uste beraien negozioan hori dagoenik. Euskaltelek tresneria erabiltzen du produktuetara bideak ixteko eta aukera bakarra beraien bidetik joatea izateko. Euskaltelek berdin-berdin egin zezakeen, Euskal Telebistako seinale analogikoa kabletik sartzen digun moduan, seinale digitala sartzea. Ez luke inbertsiorik egin beharko, eta gastu korrientea berdina (edo agian merkeagoa gainera, 4 kanal analogiko kanal digital bakar batetik bideratu daitezkeelako!) Baina Euskaltelek erabaki du seinale digital publikoa eta doakoa (TDT hori) beraien ordainpeko kanal digitalekin lotzea, komertzialki baten interesak bestea erakartzeko asmoz. Horregatik, kanal digital publiko eta doako horiek beraien ordainpeko plataformarekin nahastu ditu, denak ordainpekoak balira bezala. Gainera, ankerkeria hauek egin dizkiguten urtean prezisamente, eta Orange-Euskaltel auzian borrokan dabiltzan unean, triunfalismoz prentsan azaltzen dira Erauzkin eta Ardanza, 32 miloi euro irabazi dituztela eta. Nik ia erabakita daukat telefono mugikorra Orangera eraman behar dudala. Telefono finkoarekin ere pentsatzen ari naiz horixe egitea. Aspertu naiz, Aurpegia atera izan diot Euskalteli bere estaldura kritikatu izan dutenean, poz-pozik nengoen kable bidezko Internetarekin, kable bidezko telebistarekin... Ez nuen GKE/ONG bat izatea espero, baina bai gutxienez bezeroak begirune apur batekin tratatuko gintuztela eta etsituta nago. Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
