On 12/20/06, Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Guk gaur oraindik ez dugu enpresako erabakirik hartu Euskaltel/Orange
> auzian. Batek esan zigun Orange oinordekotza txarrarekin geldituko zela,
> egungo Euskaltelen koberturarekin alegia, eta Euskaltelek asko hobetuko
> zuela berea. Honen inguruan informaziorik bai?

Hori aztertu behar da, segun norbera non ibiltzen den gehien. Ezagun
batek esan zidan lagun batek gomendatu ziola Euskaltel ez hartzeko,
Burgosko halako mendi batean ehizean zebilela estaldurarik ez zuela
eta. Nere ezaguna ez da ehiztaria eta gehienez Mutrikuraino iristen
da, beti ere N634 tik, ez menditik eta abar.

Zuen kasuan, mendian ibiltzea tokatzen bazaizue, ongi erabaki behar,
batez ere estalduraren aldetik. Egia da beti esan dela
Amena/Orange-rena zela txarrena, baina nik horren inguruko ikerketa
eta ondorio garbirik ez dut irakurri/entzun.

> Telefono mugikorrekin ordea, beste kontu bat azaleratu nahi nuke, eta
> zera da, emititzen duten eremu elektromagnetikoa, eta honen
> kaltegarritasuna, baita antena eta pikoantenena ere. Nik zoritxarrez
> asko erabili behar dudanez kabletxo edo pinganillo ziztrinarekin
> hitzegiten dut, eragina neurri batean murriztuz.

Horren inguruko ikerketa eta ondorio garbirik ez dut irakurri/entzun.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to