Aupa Gari eta besteok:

Guk gaur oraindik ez dugu enpresako erabakirik hartu Euskaltel/Orange 
auzian. Batek esan zigun Orange oinordekotza txarrarekin geldituko zela, 
egungo Euskaltelen koberturarekin alegia, eta Euskaltelek asko hobetuko 
zuela berea. Honen inguruan informaziorik bai?

Dena dela, prezioan agertzen duten aldea oso nabarmena da, hilero-hilero 
mugikorretan gastu dexentea egiten duen enpresarentzat.

Telefono mugikorrekin ordea, beste kontu bat azaleratu nahi nuke, eta 
zera da, emititzen duten eremu elektromagnetikoa, eta honen 
kaltegarritasuna, baita antena eta pikoantenena ere. Nik zoritxarrez 
asko erabili behar dudanez kabletxo edo pinganillo ziztrinarekin 
hitzegiten dut, eragina neurri batean murriztuz.

Asier Arregi


Gari Araolaza(e)k dio:

> Printzipio ona eta neretzat baliagarria izan dena Euskaltelen kasuan.
>
>Baina aspertu naiz, Euskaltelen kasuan produktuen eta zerbitzuaren
>kaltetan da, eta publizitate "sinpatikoak" eta "gutarrak" egiteaz
>aparte borondate gutxi agertu dute.
>
>- Zerbitzu okerragoa
>- Produktu okerragoak
>- Euskarazko tratu marjinala
>- Prezio altuagoak
>- Erantzukizunetan eskakeoa
>- Iruzur saiakerak
>- Nere blogean komentatu ditudan beste tratu txar batzuk:
>
>Serie guztia hemen:
>
>http://tinyurl.com/ykwtnr
>
>Bai, badakit beste edozein konpainia ere ez dela pagotxa, baina
>behintzat produktu egokiak eta prezio egokiagoak ematen dituztela
>iruditzen zait.
>
>Gari
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to