Dekodetzaile digitalarekin bai. Aukera dago normalean gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta uste dut galegoz entzuteko. Azkenaldian Euskaltelek aukera hori kenduta zeukan (hau da, La Sextak eman bai, baina Euskaltelek seinale hori mozten zuen) eta azken partidu honetan berriz egon omen da aukera hori.
Kontua da, Euskaltelek erabaki duela beraien dekodetzaileak berezia izan behar duela, eta ez du balio dendetan erositako edozein deskodetzailerekin. Arrazoia ez da teknikoa, hau da, berdin berdin balio beharko luke deskodetzaile arruntarekin, eta hori egitera behartuta egongo da Euskaltel telebista analogikoa desagertzen denean 2010.ean. "Inkonpatibilitate" honen arrazoia komertziala da. Euskalteli komeni zaio beraien deskodetzailea edukitzea jendeak, ze horrela beraien ordainpeko kanalak hartu behar dituzte. Gainera, deskodetzaile horren prezioa, dendetan gaur egun erosi daitekeenaren bikoitza baino gehiago da! Lotsagarri. Eta horrelako zenbat tranpa Euskaltelek. Horregatik esaten dugu Euskaltelen zerbitzua ez dela homologarria. Gari On 12/23/06, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Luistxok: > > <Nonbait, atzo LaSextak emandako partiduan, kable bidezko emanaldi > digitalean, Euskalteleko bertsioan ere euskarazko audioa <egon zela, > Bartzelonaren ligako partiduan. > > -- Nere etxera erderaz heldu zuan... Honek zer esangura jok, aukera bi > daozela? > > Amatiño > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
