Garik:

<Kontua da, Euskaltelek erabaki duela beraien dekodetzaileak berezia
<izan behar duela, eta ez du balio dendetan erositako edozein
<deskodetzailerekin. Arrazoia ez da teknikoa, hau da, berdin berdin
<balio beharko luke deskodetzaile arruntarekin, eta hori egitera
<behartuta egongo da Euskaltel telebista analogikoa desagertzen denean
<2010.ean. "Inkonpatibilitate" honen arrazoia komertziala da.
<Euskalteli komeni zaio beraien deskodetzailea edukitzea jendeak, ze
<horrela beraien ordainpeko kanalak hartu behar dituzte. Gainera,
<deskodetzaile horren prezioa, dendetan gaur egun erosi daitekeenaren
<bikoitza baino gehiago da!
--------------------------------------------------------------------

Ez Euskaltel buru barik eta nere kaltetan defenditzeagatik baiña...
"logikan" bat topau gurarik, ezer gitxi dakitten negoziuaz. Ia Euskaltelen
buruan sartu eta honek puntuok zuzenak --ez justuak-- izan ete leikiazen:

1. Euskaltelek inbertsiño haundixa egin jok zuntz optikua etxez etxe
zabaltzeko.
2. Inbertsiño hori errentatzeko bezeruari pakete osua eskintzen jetsak:
seiñale-banaketa etxeraiño, gitxieneko tresneria eta produktuak. Hirurak
alkarreaz joiazak eta horrenbeste balio jok.
3. Beste aukera bat izan leikian hiru eskintzak aparte egittia: banaketia
horrenbeste, tresneria bezeruan aukeran eta handik aurrerako produktuak
libre.
4. Bajirudik Euskaltelek numeruak egin dittuala lehen aukeria kontuan
hartuta. Bigarrena be izan leikian baiña, orduan, iñontzat egindako
banaketia garestixagua izango zuan ez dok?

Ala oker nabik?

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to