Ia ba Amatiño:
Uste juat oker habillela nerekin. Ziharo. Bakoitzari beria. Ni ez nabik
hire bihotz ideologikua mintzeko denboria galtzen teklauan aurrian,
bajakat egin bihar hoberik, ezta hi baiño "ez-jakixat-zer-gehixao"
naizela demostratzeko griñaz be. Ez nok-eta ni munduko iñor baiño
gehixao, itxura danez heu, bai haizen moduan (heu eta eskumako jendia,
eskuma eta ezkerraren arteko diferentzia ete?). Hori, frontoirako, mus
partidetarako eta halakuetarako lagatzen juat eta momentuko gauzia baiño
ez dok; eta hau, orain, baiña ziñez espero juat hirurogei urte hartzia,
eta orduan be ez aldatzia...beraz iñoiz ez nok heu baiño ezer gehixao
izango...lasai horregaittik, oharren premiñarik ez dakak. Beste kontu
bat dok jendiak eztabaida hau edo besteren bat partida bezala hartzia
eta irabazle/galtzaile banaketak eza eta baixaren artian egittia. Baiña
hau be puntuala, mus partida modukua, eta hala denboriakin igual frogatu
ahal izango dok bata musian hobia dala eta bestia pelotan, xakean edo
dialektikan. Ez iñoiz pertsona bat bestian gaiñetik (zerbaittetan beste
pertsona bat baiño trebiagua izatia, ilegorrixa, morenua edo errubixua
izatia modukua dok). Adiñana aittatu dok, gaur egunian balore gitxi
emoten jakona. Gaur umiak gehixao gurtzen dira zaharrak baiño. Balore
posmodernodun gizarte okzidentalian zaharrek gitxi balio juek eta
hildakuak ez dittuk existitzen. Ni ez nok eritzi honetakua, eta honetan
heurekin ados egotia espero juat...baiña hau gaixa desbideratzia dok eta
neri ez jatak desbideratzerik gustatzen.
AHTan inguruan mindu egitten nok, administraziñuaren agintasmuak aurrera
eramateko modu "demokratiko" eta "gardenarekin". Hori izan leikek nere
berotasunaren errazoi. Bestela ez nok beruegixa.
AHTa eta Frantziako zentral nuklearrak lotziana ez dok "presisamente"
nere nahixa. Nik nahi neukena oso bestelakua dok. AHTa, bere larregizko
kontsumo energetikua eta Frantziako zentral nuklearrak (eta Frantziakuak
ez diranak) lotzen, artikulu ugari dauaz sarian, oin dala hamar urtetik
honakuak. Neuk gaztelerazko hiru lotura jarri deuaraz aurreko mezu
batian, baiña frantsesez eta italianoz irakurtzen primeran moldatuko
haizenez, esfortzu haundi barik informaziño ugari topauko dok.
Heuk esan duanez, heure uste apalian, ez nok eredugarrixa ideiak
zehazterakuan. Zertarako orduan eskatzen destak 10-15 lerrotako
idaz-Lana? Heure trafiko mentala apur bat ordenatzeko? Ez juat uste
bihar duanik.
Iritzi benetan jantzia eta ideiak zehazterako orduan era oso oso
eredugarrixa dakanen baten bila bahabil, Jose Allende biziki
gomendatzen deuat. Lurralde Antolaketan EHUak dakan katedraduna dok. Oso
atsegiña berbetan eta oso ona edukiñetan. Ezin hobia iruditzen jatak
lurralde-antolaketa gaixetan, eta bihar bada hitzalditxoren gustora
emongo jok PNVren egoitzaren baten AHTn gaiñian. Interesa badakak...
Bestela be, AHTaren Aurkako Asanbladakuek nik baiño informaziño gehixao
jarabixek eta benetako interesa badakak heuregana jun heinke. Italiako
Val de Susakuekin be harremana jakek eta bideo politta prestau juek.
Ixa eztabaidaren hastapenetatik eskatu izan dittuat AHTaren gaiñian
funtsezkuak, oiñarri oiñarrizkuak iruditzen jatazen kontuak:
- Bideragarrittasuna, ekonomia hutsa.
- Iraunkortasuna, eredu energetikua, kontsumuak, eta energia-iturrixak.
- Ingurumenian eragindako kaltien zehaztapenak, neurri zuzentzailiak
eta abar.
Eusko Jaurlaritzaren weborriko informaziñua bere garaixan osorik
irakurri najuan. Baiña propagandia dok eta hala idatzi najuan zerrenda
honetan. Eta egitten diran Estudio de Impacto Ambietal dalakuak,
parregarrixak izaten dittuk, barria urtetzeko jokosidadiakin aurre
ariketa mentala egin ezkero. Bestela, negarra, erreakziño naturalagua
izan leikek (beste batzuk: amorrua, haserria...). Izan be, lehen
irakurri juat Legutiotik Eskoriatzarako trebide zatixa esleitu dabela
hónek oiñarrizko kontuok iñork argi, iñun azaldu barik.
NUKLEARRIK EZ !!!!!!!!
AHTrik BE EZ !!!!!!!!
Asier Arregi
Amatiño(e)k dio:
>Ia, Asier:
>
>Hire jarixua ez juat zalantzan jartzen (hire bihotz berua be ez) baiña, nere
>uste apalez, ez haiz bihar bada ideiak zehazteko orduan eredugarrixena.
>
>Oso oker ez banaok, AHTn kontrako errezoien artian hik heuk lotu nahi izan
>dittuk trenan larregizko energia kontsumoa eta Frantziako zentral
>nuklearrak. Ala txarto aittu deuat?
>
>Hola balitzok... ez deuat esaten errazoirik ez dakaanik. Baiña, trafiku
>mentala apur bat ordenatzeko baiño ez badok be, azalduko deskuk hori
>hamar-hamabost lerrotan?
>
>Eskerrik asko.
>
>Amatiño
>
>Oharra: Hire lasaitasunerako, esanak esan ez dok nere bihotz ideologikua
>minduko. Ni baiño "ez-jakixat-zer-gehixao" haizela demostratzeko... lelengo
>hirurogei urte hartu biharko dittuk. Gero gerokuak.
>
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]