> <Lehelengo urtietako antolakuntzan nere gurasuak ibili ziran... > -- Ibili baiño gehixago. Hire aitxa izan ez bazuan seguru asko ez zuan > sekula egingo, ez behintzat egin zan moduan. Bakoitzari beria.
Seguru nago, behintzat, batzarretan ez zala ixilik eta jarritta geratuko. Baina seguru nago amak ordu gehixago sartuko zittuala. Bakoitxari beria :-) > Eta sustatzaile eta antolatzaile lanetan jarduteaz gain pelikula > historikoak grabatzeko ardura hartu zuten bere gain, eta horiei esker > garai horiek ezagutu ez genituenok haietara hurbiltzeko aukera > zoragarria daukagu. Hori nere aitxitxan kontua da, seguru. Nere aitxitxa friki bat zan. Beran lehelengo soldatiakin (edo lehelenguekin), erretrato-makiñia erosi zeban, 1927 inguruan. Eta 1940xan, nere aitta jaixotziakin batera, tomabistasa (Alemaniatik ekarri zetsen). Kolorietako telebisiñua be, Frantzian erosi eta kontrabanduan sartu zeban. Eta ixa 90 urtekin zekazela, oindiok ixa egunero grabatzen zittuan hango eta hamengo kontzierto eta emanaldixak bideuan. Gaur egun jaixo izan balitza, teknosexuala izango zan, seguru! Zelan disfrutauko leukian YouTube, Tagzania, Bloglines, Gmail eta abarrekin... > Azken 10-15 urteotan Euskal Jaia antolatzen jarraitu dutenek ez dute arazo > legalik izan, antolaketa lanak berdin samar izango ziren lehen eta > orain, baina ekimenak ez du garai bateko sostengu zabalik izan, eta urte > batzuetan basamortua predikatzen aurkitu dira. Horiek ere baldintza > benetan gogorrak dira. Baldintza gogorraguak, nik uste. Herrixan bultzadia dakazunian, errezago eitten da aurrera. Azken urtiotan, ostera, benetan lan gogorra egin dabe Deporrian. Eta esango neuke, azkenian, lortu dabela aurrera eittia. Kanpotik ikusitta, behintzat, azkenengo 3-4 urtiotako Euskal Jaixak benetan jendetsuak izan dira. Orain dala 10-15 urteko beherakadia gaindittu, eta barriro indartu da. Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
