Oso onak bideoak Asier, uste dot hor zehar ibiliko naizela
desfilatzen, seguruenez gerrikoa solte eta txapela galduta :-)

Kopia bat ekarri Kulturalarentzat!

Zenbat jende, bai, gaur egun lau katu justu-justu ;-)

La Gaceta del Norte-ko Astiz-en garaiko kronikak mundialak ziren,
beste bat tekleatu neban, 1967koa, eta zurea gaur  ikusita Kultuko
webean kopiatu dut: http://www.eibar.org/blogak/kultu/118

" Como la primavera florida que estallaba en los manzanos y en los
prados y en las hayas sobre la tierra seca, Eibar se alegró el
domingo, por encima de problemas y de ruidos de industria, con
millares de niños llegados de..."

"Con esa manera tan eficaz de saber organizar, típica eibarresa,...."

Dirudienez, bezperan Benito Lerchundi, Javier Lete, Lourdes Iriondo ..
eta abar egon ziren Astelena frontoian.

Kantatu behar zituzten abestiak erdarara itzuli eta Gobernu Zibilari
eruaten ziren baimena eskatzeko. Uste dut oraindik Kulturalean daudela
kopia zaharrak "Querido viejo molino, ..." "Rema, rema, marinero,.."
eta horrelakoekin.

eneko


2007/1/25, Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]>:
> Eibarko lehelengo euskal jaixa 1965. urtian antolatu zan, Arrate
> Kulturalaren eskutik. Enekok sasoiko egunkari bateko kronika zoragarrixa
> laga zeskuan kulturaleko webgunian.
> http://www.eibar.org/blogak/kultu/67
>
> Eta nik bideo batzuk igo dittut aste honetan bertan. Hementxe:
> http://www.eibar.org/blogak/sarasua/204
>
> Lehelengo urtietako antolakuntzan nere gurasuak ibili ziran, eta eureri
> esker 1965-1970 bittarteko euskal jaixen pelikulak jaso dittut, aitxitxa
> Antonio Sarasuak grabauta, Super 8 formatuan.
>
> Garbi ikusten da sekulako jaialdixak antolatu zirala sasoi haretan, eta
> gehixenbat, orduko eibartarrak gaurkuak baino parte-hartzailiaguak zirana.
> Zenbat jente kale-ertzetan! Zenbat jente antolakuntzan! Zenbat dantzari
> eta txistulari!
>
> Sei urtiotako pelikulak, blogeko "Euskal jaia Eibarren" atalian ipini dittut.
> http://www.eibar.org/blogak/sarasua/images/euskal-jaia-eibar
>
> Asier
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to