Jo, Oier A, gitxittan egon naiz hain ados, konforme ta bat etorritta
zurekin. Neuk be siñatu neike zure parrafadia?
Ez dakitt zehatz mehatz zenbat urtetan ibili naizen Euskal Jaixa
antolatzen, baiña 12 bat ixa seguru. Batez be satizfakziñua emon desta,
gustua, eta harrotasun puntu bat.
Baiña ez dittut eibartar batzuen gauzak aguantazten. alde bateti hainbat
sektore euskadunetik jasotako mespretxu begiradak, bestetik beste
hainbaten pasotismua eta inutilidadia; eta bestiak "eibarren ez dago ezer"
esatia.
beti hobetzeko gauzak egon izan dira: hakasartziak eta aillegau eziñak,
baiña guk bagekigunez zelako biharra zeguan jaixa atzian trankilidadia be
bai.
Anekdota bat. Oiñ 4 bat urte EJ egunian bertan ez dakitt ze motibogaittik
amargauta geguazen, zeozer pasau zalako eta hasarre. Deporren sartu zan
kuadrilla bat, eta euretako batek egoera latz bat pasau barri zeguan.
Dantzan hasi zira, eta pertsona haren irribarriak eta disfrutiak hasarria
kendu zestan, eta pentsau neban: honetarako balio dau gure biharrak.
leire



> Erne, mezu luzea atera zait eta...
>
> Asierrek eta Amatiñok:
>>
>> Asierrek:
>> <Lehelengo urtietako antolakuntzan nere gurasuak ibili ziran...
>> -- Ibili baiño gehixago. Hire aitxa izan ez bazuan seguru asko ez zuan
>> sekula egingo, ez behintzat egin zan moduan. Bakoitzari beria.
>
>
> Eta sustatzaile eta antolatzaile lanetan jarduteaz gain pelikula
> historikoak
> grabatzeko ardura hartu zuten bere gain, eta horiei esker garai horiek
> ezagutu ez genituenok haietara hurbiltzeko aukera zoragarria daukagu.
> Aspaldian geunden gurasoek grabatutako pelikulekin Asier prestatzen ari
> zen
> lanaren zain eta benetan balio izan du esperoak. Eskerrikasko zuri ere bai
> Asier!
>
> Enekok:
>> Zenbat jende, bai, gaur egun lau katu justu-justu ;-)
>
> Aitzindarien lana eta ekarpenak zorionduta, uste dut gaur egungoekin
> konparazio arinak lekuz kanpo daudela. Hasteko esan nahi dut azken 10
> urteotan Eibarren Euskal Jaia antolatzen dihardutenak, Fernando
> Abanzabalegiren arima nekazina eta Mariano Lukeren diesela buru dituztela,
> eta horien inguruan dabiltzanak (Kultuko jendea, Eneko zu zeu barne,
> tartean
> zaretelarik) demaseko meritua dakela.
>
> Konparazioak beti dira injustoak, baina ni ausartuko nintzake esatera
> 65-70
> bitarteko Euskal Jai haietan Amatiñok kontatutako moduko arazo legalak eta
> traba burokratiko-politikoak ausardia eta trebetasun izugarriarekin
> gainditu
> zituztela, eta ondoren antolaketa lan handia egin zutela, baina lan guzti
> horrek harrera bikaina izaten zuela, herri ia osoa bolkatzen zela jaian,
> laguntzan ekonomikoa emanez batzuk, zuzenean parte hartuz beste askok, eta
> haizea alde dagoenean dena dela eramangarriagoa.
>
> Azken
> 10-15 urteotan Euskal Jaia antolatzen jarraitu dutenek ez dute arazo
> legalik
> izan, antolaketa lanak berdin samar izango ziren lehen eta orain, baina
> ekimenak ez du garai bateko sostengu zabalik izan, eta urte batzuetan
> basamortua predikatzen aurkitu dira. Horiek ere baldintza benetan gogorrak
> dira.
>
> Gaurkoa ez da orain 40 urtekoa, baina "gaur egun lau katu justu-justu"
> esatea gehiegizkoa iruditzen zait. Iazko Euskal Jaian ez nuke esango lau
> katu ibili zirenik. Bordaxar, Larrandaburu eta Ttuttuk osatutako hirukote
> zuberotarraren emanaldian, xiba taldearen jolasetan, artisau eta
> baserritarren azokan, herri-kirolen jaialdian, nazioarteko ezpata-dantzen
> jaialdian, kantu afarian, tapia eta leturiarekin erromerian... horietan
> guztietan ez dut uste lau katu ibili zirenik. Are gehiago, ia ekitaldi
> gehienak jendez lepo egon zirela esango nuke.
>
> Orain 40 urte beste? Ez, ziur aski ez, baina nire ustez, eta dantza eta
> bere
> ikusleen kasuan behintzat, badago aldaketa kualitatibo bat orain 40 urteko
> emanaldiekin alderatuta. 65-70eko Euskal Jai haietan dantza bera
> gutxienekoa
> zen. Pelotari jantzi, txapela jarri, ezpata bat hartu eta plazara.
> Arrakasta
> ziurtatuta zegoen, emozionantea. Dantzari on batzuk izango ziren tartean,
> baina gehienek nahikoa lan zuten eskuma ala ezkerra altxatu behar zen
> asmatzearekin. Gaur egun horrek ez du balio. Dantzari janztea demodé dago,
> eta "dantza aspergarria dela" mundu guztiak daki. Beraz baldintza horietan
> Euskal Jai erakargarri bat egiteak badu meritua, eta jendeak erantzuten
> badu
> ez da militantziagatik, eskaintzen den produktua interesgarri iruditu
> zaiolako baizik. Eta adibidez iaz badirudi jendeari interesatu zitzaiola
> eskaintza. Ikusi honako album hauetan eta begiratu Untzagako harmailei.
> Lau
> katu baino dezente gehiago zeuden hor.
>
> http://www.flickr.com/photos/kezka/162291061/
> http://www.flickr.com/photos/kezka/sets/72157594157980919/
> http://www.flickr.com/photos/kezka/sets/72157594157958452/
>
> Atzera begiratzea oso garrantzitsua da, eta gainera dantzariok badugu
> esaera
> zahar bat oso aproposa horretarako: "Atzeak erakusten du nola dantzatu
> aurrea". Baina Euskal Jaiaren kasuan atzera begiratze horrek zama handi
> eta
> injustoa eragin dio "aurreari". Konparaketak ez du zentzurik, orain 40
> urteko Euskal Jaiak eta gaur egungoek ez dutelako ez zentzu, ez funtzio,
> ez
> kontestu bera. Eta orduko eredu hori horrenbeste goratzeak Euskal Jaiari
> bilakaera natural bat izatea oztopatu dio, eta egungo gizarte dinamikara
> normaltasunez egokitu beharrean, beste garai eta sistema politiko batean
> sinbolo berezia izan zen jai haren lorratzetatik askatu ezinda dabil.
>
> Gainera, nik ez nuke nahi 1965ko moduko Euskal Jairik gaur egun,
> atzerapauso
> izugarria irudituko litzaidake, gaur egun desegokitzat jotzen ditudan
> hainbat gauza egiten baitziren jai horietan. Urruti gabe, garai horretan
> bultzatu zen folklorearen infantilizazioaren kalteak oraindik gaur
> ordaintzen ditugu. Eta beste adibide bat. Hain zuzen ere Euskal Jaien urte
> bikain horietan, 1965-1970 bitartean galdu zen Eibarren gerra aurretik
> bizirik mantendu zen dantza tradizio bakarra, San Joan eguneko
> soka-dantza.
> Beraz, nolako kontraesanak, dantzari gehien zeuden urteetan eta dantza
> tradizionalei ustez indar handiena ematen ari zitzaien urteetan, galdu zen
> Eibarren zegoen dantza tradizio bat.
>
> Horren errurik ez dute noski Euskal Jaien antolatzaileek, ez beste inork.
> Besterik gabe garai bakoitzean gertatutako kontuak dira, baina errespetu
> guztiekin esanda eta aitzindarien ekarpenari diedan miresmena berretsiz,
> aspertuta nago garai batekoekin egin ditugun idealizazioekin.
>
> Barkatu txapa, baina pikatu egin naiz. ;-)
> oier.
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to