Epa,
Berandutxo (ez baitut denborarik izan lehenago erantzuteko), baina hona
hemen jarraipena:
>HAIZE ERROTAK
>Haize erroten kontuarekin, eguzkitiko energiarekin bezala, hauek daukaten
>potentzialitate bat kontuan eduki beharra dago: _distribuzio sare
>erraldoiekin bukatzeko aukera_, _autonomia_, _independentzia energetikoa_,
>eta bertatik bertarako banaketa. Eta hau txiki eta ertainekin egitea
>errazagoa da. Horrez gain, ertain eta txikiek, hirugarren munduan argindar
>autonomoa izateko aukera erakargarriagoa eskeintzen dute, eguzki
>indarrarekin konbinatuz.
>Hemen dago _multinazionalekin bat egiteko ezintasuna_. Ez beste inon.
Bi eztabaida ezberdin dira. Tamaina eta etekinari buruz ari nintzen ni.
Zenbait kasutarako, egia da txikiak egokiagoak izan daitezkela. Baina zure
aurreko mezuan, tamaina handia multinazionalen "taktika zikina" balitzan
kritikatzen zenuen (" Hori, multinazionalen inbentua dok, haundixak,
erraldoiak, enpresa haundixek kontrolatzeko modukuak"), baina badaude
arrazoi fisikoak tamaina handikoak egiteko. Kostua etab ere kontutan hartu
behar dira, ziur.
>UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK
>Eremu magnetikuei buruz diozunarekin ordea, nahasmen handia sor daiteke.
Beno, dirudienez nahasmena nahiko orokorra da, Osasunaren Munduko Erakundeak
jartzen dituen mugak oso handiak baitira (Iberdrolak aipatzen zituen
modukoak, 100000 nT inguru). Balio horren eta zuk aipatutako 50nT horien
artean, sekulako diferentzia dago. Horregatik, zenbait galdera sortu
zaizkit:
1. Ba al dute zentzurik edo arrazoirik Osasunaren Munduko Erakundeak
gomendatzen dituen balioak? (zuk gomendatutako balioak baino askoz
handiagoak dira)
Uste dut galdera hori erantzutea zaila dela hurrengo galderak erantzun baino
lehenago:
2. Zer eragiten burmuinean du 50 nT-ko eremu magnetiko estatiko batek? Eta
aldakor batek (50Hzkoa)? Eta 500 nTko batek?
2a. Beste era batean galdetuta: zenbateko potentzial diferentzia sortzen du
horrelako eremu aldakor/estatiko batek? Burmuineko voltaiekin konparatuta,
eremu magnetiko horiek sortzen dituzten aldaketak zenbatekoak dira?
3. Hegazkinez alde batetik bestera baldin banoa, eta bidai horretako bi
puntuen arteko eremu magnetikoaren diferentzia normaltxoa bada (demagun:
1000 nT), eta bidai hori askotan egiten badut, hori kaltegarria al da
osasunerako? Zer eragin dezake aldaketa horrek?
4. Schumann-en maiztasuna aldatu ezkero, horrek zer eragin du osasunean?
Maiztasuna handitzen bada, zer gertatzen da? Eta gutxitzen bada? Hau da:
Nola dakigu Schumann-en erresonantziara egokituta gaudela, hura aldatzean
zerbait aldatzen al da guregan?
5. 50 Hztako eremuak zergatik ez gaitu histeriko jartzen, edo oso urduri,
gamma uhinen maiztasuna baino handiagoa bada?
Laguntzerik bai, Asier? Badakit: galdera larregi! Barkatu horren "
eszeptikoa" izateagatik!
Ondo izan,
Oier
_________________________________________________________________
Acepta el reto MSN Premium: Protección para tus hijos en internet.
Descárgalo y pruébalo 2 meses gratis.
http://join.msn.com?XAPID=1697&DI=1055&HL=Footer_mailsenviados_proteccioninfantil
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]