Ez dut orain arte denborarik izan, baina asteburu osoa kutsadura 
elektromagnetikoari buruzko jardunaldietan pasatu ostean galdera 
polittak egiten dizkidazu, Oier. Kontu hauei buruz askoz sakonago (edo 
luzeago behintzat) jardungo nuke, baina ia ba azkar eta ulergarri 
idazten dudan .

1. Nire ustez, EZ. Zentzuzkoagoak dira Karolinska istitutuak, Sueziako 
gobernuak edo AEBetako arauek azaltzen dituztenak. Beraz, ziur OMEko 
kontseilariek ez dutela sekula Nobel saririk jasoko beraien babes 
neurriak direla eta. Gutxiago Iberdrolakoek.

2. 50 nT tako eremu estatiko batek, hutsa. Eremu estatikoetan 2.000 nT 
tik gora kezkatuko gara lo egiteko tokietan, eta Lurraren eremu 
magnetiko naturalarekiko aldaketak (ekaitz magnetikoak eta abar), 1.000 
nT tik gorakoak  izango dira kontutan hartzekoak (emakumeak sentiberago 
dira eremu honen aldaketekiko). Esate baterako, iparrorratzak iparra 
galtzen dabeneko puntuak (10º tik gorako desbideratziak oso kontuan 
hartzekuak) eskasak, edo garbi hitzeginda, kaltegarriak izango dira gure 
zelulen atsedenerako.

Imanak eta eremu magnetikoak terapiatan ere erabil daitezke. Ondo 
erabiltzea ere badago. Zelan ez! Ez da ba dena txarra izango.

Aldakorra izaten bada, egoera naturalarekiko aldaketa bortitzagua da. 
Bibrazio frekuentzia artifizial bat gehitzen da.

2a. Galdetzen duzun hau oso konplexua da, ikerkuntzako gaia. Gainera, 
pertsona batetik bestera aldakorra izango da. Hala ere, badaude 
ebidenteak diren zenbait kontu. Giza gorputza sentikortasun izugarria 
duen konplexu elektrokimikoa da, eta bere funtzionamendu eta kontrola 
frekuentzia edo maiztasun oso baxuko prozesu elektromagnetikoek 
ahalbidetzen dute. Eta hau, frekuentzia baxutan, intentsitate oso 
baxutan, mikroVoltiotan, eta femtoTeslatan (10 ber -15). Eta zelulen 
mintzak oso oso sentiberak dira potentzial elektriko eta magnetikoaren 
aldaketekiko.

Gainera, garunetan milloika magnetita partikula dauzkagu, buruaren 
sentikortasun bereziaren arrazoia dena. Nik adibidez, 50 Hz ko 500 nT 
tik gora lokietan presioa sentitzen dut. Eta ziur naiz zuetako askok ere 
horrela edo beste eraren baten sentituko dituzuela uhinok.

3. 1000 nT tako aldaketa hori ez da oso garrantzitsua. Baina hegazkinean 
asko bidaiatu ezkero kezkagarria den beste arazo bat sortzen da: 
erradiaktibitatea.

4. Ba ikusiko dugu. Edo ikusten ari gara. Bizkortasuna, azelerazioa... 
Gutxinaka bada, gure gorpputzek ondo erantzungo dutela sinisten dut.

5. 50 Hz tako eremu elektromagnetikoak daudenean, gure gorputzak 
horiekiko defentsak aktibatuko ditu eta gure garun sistemaren maiztasuna 
ez da hainbeste igoko, baina ez da bere mailan egongo, gehienetan 
makaldu egingo gaituzte eta melatonina hormonaren zikloak pikutara 
joango zaizkigu, batipat, eraso hori gabean edo ohera joan aurretik 
jasaten badugu. Loa, osasunaren funtsetako bat da.

Agur elektromagnetikoak,

Asier Arregi


Oier Bikondoak:

>Beno, dirudienez nahasmena nahiko orokorra da, Osasunaren Munduko Erakundeak 
>jartzen dituen mugak oso handiak baitira (Iberdrolak aipatzen zituen 
>modukoak, 100000 nT inguru). Balio horren eta zuk aipatutako 50nT horien 
>artean, sekulako diferentzia dago. Horregatik, zenbait galdera sortu 
>zaizkit:
>
>
>1. Ba al dute zentzurik edo arrazoirik   Osasunaren Munduko Erakundeak 
>gomendatzen dituen balioak? (zuk gomendatutako balioak baino askoz 
>handiagoak dira)
>
>Uste dut galdera hori erantzutea zaila dela hurrengo galderak erantzun baino 
>lehenago:
>
>2. Zer eragiten burmuinean du 50 nT-ko eremu magnetiko estatiko batek? Eta 
>aldakor batek (50Hzkoa)? Eta 500 nTko batek?
>
>2a. Beste era batean galdetuta: zenbateko potentzial diferentzia sortzen du 
>horrelako eremu aldakor/estatiko batek? Burmuineko voltaiekin konparatuta, 
>eremu magnetiko horiek sortzen dituzten aldaketak zenbatekoak dira?
>
>3. Hegazkinez alde batetik bestera baldin banoa, eta bidai horretako bi 
>puntuen arteko eremu magnetikoaren diferentzia normaltxoa bada (demagun: 
>1000 nT), eta bidai hori askotan egiten badut, hori kaltegarria al da 
>osasunerako? Zer eragin dezake aldaketa horrek?
>
>4. Schumann-en maiztasuna aldatu ezkero, horrek zer eragin du osasunean? 
>Maiztasuna handitzen bada, zer gertatzen da? Eta gutxitzen bada? Hau da: 
>Nola dakigu Schumann-en erresonantziara egokituta gaudela, hura aldatzean 
>zerbait aldatzen al da guregan?
>
>5. 50 Hztako eremuak zergatik ez gaitu histeriko jartzen, edo oso urduri, 
>gamma uhinen maiztasuna baino handiagoa bada?
>
>
>Laguntzerik bai, Asier? Badakit: galdera larregi! Barkatu horren " 
>eszeptikoa" izateagatik!
>
>Ondo izan,
>
>Oier
>
>  
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to