Ondo Oier B.:

Bukatzeko edo, hiru apuntetxo. Gehiago era idatziko nuke gai hauen 
inguruan, baiña ez daukat denbora larregirik eta dexenteko txapak idatzi 
dizkizuet jada.

1. Gizakiari (edo esperimentu arratoi bati) organuren baten uhin 
elektromagnetiko batek kaltea eragiteko, erresonantzia bat egon beharra 
dago neurriren baten, gehienetan mintz zelularreko prozesuak eta 
jarduera hormonalak eragiten direlarik. Hau loteria moduko bat da. Gure 
gorputzek (forma, neurria, ezaugarri elektrikoak eta masaren arabera) 
eta gure organu, zelula edo biomolekulek (era berdinean) antena moduan 
funzionatzen dute, bakoitzak bere bibrazio maiztasunak izango dituelarik 
(antzerakoak izan arren). GSM900 ekin adibidez (mugikorren 
teknologietako bat, 900 eta piku MHz takoa), Finlandiako ikerlari talde 
batek 35 proteinaren egitura aldatzen dela aurkitu dute.

2. Azterketak egitean eta emaitzen eztabaidan, ikuspegi globala izan 
behar dugu  (eta gauza gehiagotan, je, je) eta ez hurbilketa 
erredukzionistekin konformatu. Etxe barruan 50 Hz tako eremu 
elektromagnetiko potente bat dagoenean (lehendabizi sorburua aurkitu 
beharra dago, etxekoa edo kanpokoa), maiztasun ezberdineko beste eremu 
asko eratortzen dira. 40-60 Hz tarteko eremu edo indukzio magnetikoa 
neurtzen duen aparatuak 1000 nT azaltzen baditu pantailatxoan (uhinen 
banaketa espaziala ere neurtzea komeni da, hiru ardatzetako parametroak 
kontutan edukiz), oso posible da, kasuak kasu, 10 eta 1000 Hz tartekoak 
hartzen dituenak 1400 nT neurtzea. Izan ere, fenomeno ugari sortzen dira 
hau gertatzeko. Kutsaduraren iturria 50 Hz takoa izaki, beste maiztasun 
askotako uhinak sortzen dira. Faktore garrantzitusuenetako bat 
eraikuntzako materia ferromagnetikoaren eragina, hots, hormigoian 
sartzen den altzairuarena (edo burdin masa edo altzairu masa 
garrantzitsuena). Zoru, sabai eta zutabetan egon ohi den materia honek, 
era xinplean esanda, "antena" efektua (uhinak erakarriz), eta "iman" 
efektua (imantatu eta emisore bihurtuz) egiteko ezaugarriak ditu (baita 
Faraday kaiolaren efektua kasu askotan edo kondentsadore batena). 
Horrela, maiztasun ezberdineko uhin ezberdin ugari sortzen dira. Zer 
esanik ez, inguruan telefonia mugikorreko antenarik balego eta  energia 
teluriko garrantzitsuak gehitzen badira kokapen konkreturen baten. Honi, 
beste faktore batzuk gehitu ezkero, esate baterako margo sintetikoak 
paretetan, aire kalitate eskasa (ioi positiben gehiengoa, toxikoak, 
larregizko hezetasuna edo honen falta...), argitasun kalitate txarra eta 
abar... Sinergia arriskutsuak sor daitezke, loteriako txartelen erdia 
baino gehiago eskuratuz.

3. Aseguro etxeen gehiengoak (guztiak ez esatearren)  eremu 
elektromagnetikoen eragina (transformagailuak, altako lineak...) bere 
polizetan kobertura gabe uzten dute (Allianz 1993). Esate baterako, 
saiakera ezberdinen ostean Lloyd's etxeak ezezkoa eman zion mugikorren 
osasun arriskuak aseguratzeari (London, 2001). Beste kasu bat aipatuz, 
Airtelen erantzunkizun zibileko aseguruak (Euskaltel eta Orange?), 
mugikorraren erabilera jarraiak sortutako eraginak asegurotik kanpora 
uztzi zituen. Nahikoa esanguratsu.

Ondo izan,

Asier Arregi

PD1.: uso gaixoenarekin... norabide nagusia (intentsitatearenean)... 
bai, aurpegitik, bizkarretik edo albotik, bere posturan. Baina gradiente 
bat oinetatik gora. Eta hori, horrela hobeto jasaten da, burutik behera 
baino.

PD2: Aupa hi, iñoiz in vivo geratzen bagaittuk, eta ondo iruditzen 
bajak, lehelengo aparatuekin neurketak egingo jittuagu, eta gero 
biologikoki erradiestesiarekin.

PD3: Bonbillen inguruan be tentaldixa euki neban zeoze idaztekua, izan 
be, gizakixak fotosentiberak gara. Argixa da uhin elektromagnetiko 
guztien artian gehixen eragiten gaittuana. Argi artifizialen kokapena, 
diseñua eta kalitatia oso garrantzitsuak dira. Beste egun baterako....






_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to