Gure eztabaida luzea nahiko laburki deskriba daiteke:

Honekin hasi zen:

Asierrek:

>Dana dala, segurtasuna definitu biharko gendukek. Honek osasunarekin 
>harremanik baldin bajakak, nere esperientziak esaten jestak, enpresa 
>haundixek hau kontuau euren ajendatan ez dakela. Esate baterako, Eibarko 
>etxe batzutan egindako eremu magnetikuen neurketatan 3.500 nT (nanoTesla) 
>neurtzera heldu giñan. Ideia bat egitteko, araututa edo sakon aztertuta 
>daken herrialdietan, Suezia eta AEBak, lanpostuetarako gehienezko baloreak 
>ezartzen dittue, 250 nT lehelenguan eta 300 nT bigarrenian (zer esanik bez, 
>logela edo atseden leku batian askoz gitxiago biharko leukela).
>Iberdrolaren erantzuna "parregarrixa" izan zan (beraiek legiak betetzen 
>dittue, Espainiako maximo legal fosila: 100.000 nT). Baiña erantzunetan, 
>gizur nabarmenak eta jarrera defentsiboegixekin topo egin neban. Nik 
>neurketen berri eman eta beraiek: /Excusatio non petita acusatio 
>manifesta/, legia betetzen dabela eta abar. Izan be, antzerako kasuetan 
>badago jurisprudentziarik beraien aurka.

Eta nik, zuk aipatutako nT eremuak Lurraren eremu magnetikoarekin konparatuz 
txikiegiak iruditzen zitzaizkidala esan nuen eta Iberdrolarena, logikoagoa 
zirudiela. Eremu estatiko edo aldakorrei buruz ari zinen ere galdetu nuen. 
Zenbait mezu ondoren, batez ere aldakorrei buruz (50/60Hz) ari zarela uste 
dut, baina ez dut oso argi ("Eremu estatiko eta aldakorrak bereiztea, beste 
kontu bat da" diozu). Interesgarria eta bitxia iruditu zitzaidan ere eremu 
magnetiko oso baxuek (<0.4mikroT) osasunean kalteak eragin ditzazkela 
baieztatzen duten ikerketak, lanean horrelako eremuak baino altuagoetan 
egoten naizelako ziur, eta etxean ere, elektrotresnekin, askotan balio 
horren gainetik egoten garelako denok aise, nahiz eta denbora gutxi izan 
(http://www.who.int/peh-emf/about/WhatisEMF/en/index3.html).


Mugei buruz ere aritu gara, eta zuk Suezia eta AEBtako mugak aipatu dituzu 
(250-300 nT). Erreferentzia moduan, besteren artean, Karolinska Institutoa 
eta Beneventoko erresoluzioa. Baita WHO/IARC ere.

Asierrek:
>"WHO/IARC (2001) : 300-400 nT era jarraian, gizkiarentzat minbizi 
>eragiletzat hartzen dira "

Aldiz, WHO/IARC-ko 2002-ko txostenaren laburpenaren arabera (monographs, 80. 
zenbakia),

"5.5 Evaluation There is limited evidence in humans for the carcinogenicity 
of extremely low-frequency magnetic fields in  relation to childhood 
leukaemia. There is inadequate evidence in humans for the carcinogenicity of 
extremely low-frequency magnetic fields in  relation to all other cancers. 
There is inadequate evidence in humans for the carcinogenicity of static 
electric or magnetic fields and  extremely low-frequency electric fields. 
There is inadequate evidence in experimental animals for the carcinogenicity 
of extremely low-frequency  magnetic fields.  No data relevant to the 
carcinogenicity of static electric or magnetic fields and extremely 
low-frequency electric  fields in experimental animals were available. 
Overall evaluation Extremely low-frequency magnetic fields are possibly 
carcinogenic to humans (Group 2B). Static electric and magnetic fields and 
extremely low-frequency electric fields are not classifiable as to their  
carcinogenicity to humans (Group 3). "

Hau da, maiztasun oso txikiko eremu elektromagnetikoek, umeen leuzemiarekin 
zerikusirik izan lezakete (baina datu gutxi daude) eta horregatik 2B delako 
taldean sailkatuta daude. Bestelako kanzerrekin zerikusirik ote duten ala 
ez, ez dago froga fidagarririk (eta ikerketa ugari egin dira!). Eremu 
magnetiko estatikoak eta maiztasun oso txikiko eremu elektrikoen kasuan, ez 
dago daturik kantzerra eragin dezaketenik (3. taldea).

Beneventoko erresoluzioan esaten denaren arabera, badirudi frogak badaudela. 
Baina AEBko National Institute of Enviromental Health Sciences-aren orriaren 
arabera, EEM eta kantzerraren arteko erlazioa oso ahula da (hobe esanda, 
kasu gehienetan ezin da esan erlaziorik dagoenik): 
http://www.niehs.nih.gov/emfrapid/booklet/results.htm (2006 urteko abuztuan 
berriztu zuten edukia, beraz datuak oso berriak dira).

Betiko kontua: erazago da zerbait existitzen dela frogatzea existitzen ez 
dela frogatzea baino. Errazagoa da unikornioak existitzen direla frogatzea 
unikorniorik ez dagoela frogatzea baino, eta 50/60Hz-ko EEMkin, antzera 
(http://www.who.int/peh-emf/about/WhatisEMF/en/index1.html)


Nahi bezain luze jarraitu dezakegu eztabaidan, nT edo mikroT gora behera. 
Zure lehen mezuan harritu ninduena aipatzen zenituen balio txikiak ziren, ez 
zitzaidalako iruditzen efektu nabarmenik eragin zezaketenik. Aurkitu dudan 
literaturaren arabera, halako eremu txikien eragina oso txikia da eta 
orokorrean ez dirudi osasunerako kaltegarriak direnik. Badago kontrakoa 
esaten duen lanik, baina ebidentzia ahula da. Hori, informazio ofizialaren 
arabera eta zuk aipatutako zenbait erreferentzitan. Harrituta geratu naiz 
dagoen informazio kopuruarekin.

Espainiako maiztasun baxuko EEMrako mugek badute arrazoi "zientifiko" bat 
(ez dira kapritxoz aukeratutako balioak eta mugak aukeratu zirenean zegoen 
jakinduria "zientifikoan" oinarrituta daude). Baita Suezia eta AEBrenak ere, 
  zuhurtasunak bultzatuta, zenbait ikerketetan EEMak agian kaltegarriak 
zirela ikusi baitzuten. Zuhurtziaz jokatuta, Espainian mugak txikitu beharko 
lirateke, baina zenbat? 1 mikroT, 20 mikroT, 200 nT? Dagoen jakinduriarekin, 
galdera hori erantzutea oso zaila da. Baina berriz diot, dagoen 
jakinduriarekin (ofiziala, edo aipatu ditudan erreferentzietan agertzen 
dena) Espainiako mugak ez dirudite kriston astakeria direnik. Hori bai, argi 
eta garbi beti izango da ziurragoa muga 250 nT-tan jartzea 100 mikroT-tan 
baino, prozesu eta eragin guztiak zeintzuk diren jakin arte.


Zure gomendioari kasu eginez ("Ez dezagun argi dagoena nahastu berez 
konplexua den gai honetan"), mugikorren eta irrati-frekuentzien kontua alde 
batera utzi dut maiztasunak eta efektuak oso ezberdinak direlako. 
Majadahondako kasu horretan, Iberdrolako transformagailuaz gain, telefoniako 
antea izugarria omen dago. Zein da, bietako bat baldin bada, kantzer kasuen 
eragilea?

Ahal badut, saiatuko naiz nire "esperimentu" partikularrak egiten 50Hz-tako 
eremu aldakorrekin (gaussmetrorik ez dut baina). Mugikorrekin, ez, ez baitut 
erabiltzen. Eremu magnetikoen kontuan, ostiralean gure lanean dauden 
arauak/mugak kontsultatu nituen: 200mT (miliTesla) gorputz osorako,  8mT  
emakume haurdunentzat eta 0.5 mT taupada-markagailu bat badaramazu... baina 
horrelako balioetara ez garela iristen ikusi omen zuten. Ez dut uste 
benetazko balioak oso urrun egongo direnik. Egunen batean gaussimetro bat 
topatzen badut, neurtuko ditut.

Ondo izan,

Oier

PD: kable gainean dagoen usoaren buruari eremu magnetikoa ez zaio etorriko 
hanketatik, baizik eta garondotik edo musutik, korrontea baldin badago. Eta 
eremu elektrikoa isolatzea erraza bada, magnetikoa ez horrenbeste. Hala ere, 
usoak kableetan pausatzen dira. Horrek baina, ez du ezer frogatzen.

_________________________________________________________________
Descubre la descarga digital con MSN Music. Más de un millón de canciones. 
http://music.msn.es/

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to