Asierrek:
>1. Nire ustez, EZ. Zentzuzkoagoak dira Karolinska istitutuak, Sueziako 
>gobernuak edo AEBetako arauek azaltzen dituztenak. Beraz, ziur OMEko 
>kontseilariek ez dutela sekula Nobel saririk jasoko beraien babes neurriak 
>direla eta. Gutxiago Iberdrolakoek.

Nik ere denbora gutxi dut eta ondorioz ez dut astirik izan dena irakurtzeko 
ganoraz, baina Karolinska Institut-eko web orrian topatu dudan txostenaren 
arabera (2005. urtekoa), irakurketa oso azkar batean zera ikusi dut: egiten 
diran frogak, 1mikroteslatik gora zaten dira... 9Teslaraino (9 milioi 
mikrotesla). Azken balio hauek medikuntzan erabiltzen omen dira. Eremu 
aldakorren kasuan, behintzat (50Hz), 1-2000 mikroT arteko baliak erabili 
izan dira. Eta badirudi eragina txikia dela, nahiz eta froga gehiago egin 
behar diren. Berriz diot, gainetik besterik begiratu dut, baina ez dakit 
nondik atera dituzun nanoTesla balio horiek, oso oso txikiak iruditzen 
zaizkit.


>2. 50 nT tako eremu estatiko batek, hutsa. Eremu estatikoetan 2.000 nT tik 
>gora kezkatuko gara lo egiteko tokietan, eta Lurraren eremu magnetiko 
>naturalarekiko aldaketak (ekaitz magnetikoak eta abar), 1.000 nT tik 
>gorakoak  izango dira kontutan hartzekoak (emakumeak sentiberago dira eremu 
>honen aldaketekiko).

Baina 10 nT baino gutxiagoko eremuak gomendatzen dituzu ohean, edo gaizki 
ulertu al nuen?

>Aldakorra izaten bada, egoera naturalarekiko aldaketa bortitzagua da. 
>Bibrazio frekuentzia artifizial bat gehitzen da.

Eremu aldakorren eta estatikoen arteko ezberdintasunak askoz oinarrizkoagoak 
dira eta horiek ulertu barik bakoitzaren eraginari buruz hitzegitea, gaizki. 
Ez da frekuentzia " artifizial" bat gehitzen dela. Eremu magnetiko aldakor 
batek eremu elektriko bat sortzen du (Faraday-ren legea), eremu magnetiko 
estatiko batek geldirik dagoen karga batean ez du indarrik eragiten 
(Lorentz-en legearengatik, eremu magnetikoak eragiten duen indarra eremu 
magnetikoaren eta partikularen abiadurarekin aldatzen baita), etab, etab.. 
Materiaren  erantzuna eremu estatiko eta aldakor bati ezberdina da. Piladun 
erlojuek ere eremu magnetikoa sortzen due, korronte bat dagoelako. Aldiz, 
eremu magnetiko hau estatikoa da.



>2a. Galdetzen duzun hau oso konplexua da, ikerkuntzako gaia. Gainera, 
>pertsona batetik bestera aldakorra izango da. Hala ere, badaude ebidenteak 
>diren zenbait kontu. Giza gorputza sentikortasun izugarria duen konplexu 
>elektrokimikoa da, eta bere funtzionamendu eta kontrola frekuentzia edo 
>maiztasun oso baxuko prozesu elektromagnetikoek ahalbidetzen dute. Eta hau, 
>frekuentzia baxutan, intentsitate oso baxutan, mikroVoltiotan, eta 
>femtoTeslatan (10 ber -15). Eta zelulen mintzak oso oso sentiberak dira 
>potentzial elektriko eta magnetikoaren aldaketekiko.


Konplexua bai, balio zehatz bat ematea, oso zaila. Baina zenbait balio eman 
daitezke hurbilketa gisa: 50 nTko eremu aldakor batek (Hz) 1 metro karratuko 
azalera osazten duen hari batean sortzen duen indar elektroeragilea 250 
nV(hau da, 0.2 mV-eko indar elektroeragilea sortzen du (Faraday-ren legea 
berriz ere). 1 zm karratuko azalera batean (burmuineko eskalatik 
gertuago)...  10000 aldiz txikiagoa. Eraginik izan al dezake horrek buruan??

Eta femtoTesla bat era errazean neurtzeko gai bazara edo sentitzeko, Nobela 
zuretzako. Horrelako eremu txikiak neurtzeko, oso tenperatura baxuak erabili 
behar omen dira (-200 Celsius baino txikiagoak) gaur egun... eta kostata. 
Gure burmuinaren funtzionamenduan horrelako eremu txikiek eragingo balute, 
ordurako txoratuta geundeke.



>Gainera, garunetan milloika magnetita partikula dauzkagu, buruaren 
>sentikortasun bereziaren arrazoia dena. Nik adibidez, 50 Hz ko 500 nT tik 
>gora lokietan presioa sentitzen dut. Eta ziur naiz zuetako askok ere 
>horrela edo beste eraren baten sentituko dituzuela uhinok.

Sistematikoki frogatu al duzu? Autosugestioa izan al daiteke edo beste 
zerbait? Ez bada, nolatan usoak kable baten gainean pausatzen dira? Ez al 
dute haiek ere buruko minik? (haiek ere magnetita asko baitute buruan)


>3. 1000 nT tako aldaketa hori ez da oso garrantzitsua. Baina hegazkinean 
>asko bidaiatu ezkero kezkagarria den beste arazo bat sortzen da: 
>erradiaktibitatea.

Batzutan 1000 nT ez da ezer eta beste batzutan 50 nT benetan txarrak izan 
daitezke. Bitxia.


>5. 50 Hz tako eremu elektromagnetikoak daudenean, gure gorputzak horiekiko 
>defentsak aktibatuko ditu eta gure garun sistemaren maiztasuna ez da 
>hainbeste igoko, baina ez da bere mailan egongo, gehienetan makaldu egingo 
>gaituzte eta melatonina hormonaren zikloak pikutara
j>oango zaizkigu, batipat, eraso hori gabean edo ohera joan aurretik
>jasaten badugu. Loa, osasunaren funtsetako bat da.

Zein defentsa baina? Eta nola? Uhinek, maiztasuna, fasea eta anplitudea 
dute. Parametro hauen arabera uhinen arteko interferenzia era batekoa edo 
bestekoa izango da. Dena dela, zure teoriei ikusten diedan akats nagusiena 
hau da: dena oso gainetik esplikatzen da (defentsa delako zerbait du 
burmuinak...) eta ez da ezer ere ez aurresaten. Teoriek, gauzak esplikatzeaz 
aparte, gauzak aurresan behar dituzte. Beste era batean esanda, teoria 
horiek frogatzeko modua egon behar du. Teoriak aurresaten duena ez bada 
betetzen, teoria hori baztertu egiten da. Hori gertatu zen Newtonen 
teoriarekin, Bohr-en atomoaren ereduarekin, eta beste milaka adibiderekin. 
Aldiz, zure teoriek betirako iraun dezakete ez baitago jakiterik egia 
direnentz.

Asierrek:

>Hau oso posible da. Erresonantzia hutsa (edozein eremu
>elektromagnetikok - biologikua edo artifiziala - edo bibraziñok beste bati 
>eragiteko biharrezkua dan
>efektua, soinuarekin errez igartzen dana).

Erresonantzia eta interferentzia ezberdinak dira: erresonantzia ez da 
derrigorrezkoa eremu edo bibrazio bat beste batengan eragiteko, mesedez!!!

Demagun baina, erresonantzia efektua dela: erabili ezazu enzefalograma bat 
eta begiratu ea bi pertsonen uhin elektromagnetikoak berdin-berdinak diren 
minutu batez. Erantzuna aurresaten dut: ez, ezinezkoa baita.


Azken galdera gaurkoz: nola neurtu liteke bi pertsonek bere uhin 
elektromagnetikoak "kontaktuan" jartzen dituztela?

Oier

_________________________________________________________________
Descarga gratis la Barra de Herramientas de MSN 
http://www.msn.es/usuario/busqueda/barra?XAPID=2031&DI=1055&SU=http%3A//www.hotmail.com&HL=LINKTAG1OPENINGTEXT_MSNBH

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to